Juanita Zubimendi Ibarguren
Tolosa (Gipuzkoa) (1926-2017)
Biografia
Zestoako Arroa auzoan jaio da, Muskandegi baserrian. Zortzi senidetan zaharrena, baserriko lanetan eta senideak zaintzen pasa zituen urteak 15 bete arte, Zarautzera joan baitzen orduan neskame gisa. Lau urte beranduago, etxera bueltatzeko gogorik ez eta Tolosako Politena tabernan lan egiteko eskaintza jaso bezain pronto hara joan zen lanera. Bertan ezkondu zen 22 urte zituela Jose Aierberekin. Tolosan bizi izandako garaiak kontatu dizkigu, besteak beste, taberna giroa, inauteri eta San Joan ospakizunak eta euskararen egoera. Bere hizkera, jaioterrikoaren eta Tolosaren arteko nahasketa dela esan daiteke.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-063 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute