Edorta Kortadi Olano

Tolosa (Gipuzkoa) (1946)

Biografia

Tolosan jaioa, ama Alegikoa zuen eta aita donostiarra. Tolosan bizi ziren: denda zeukaten Kale Nagusian. Bertan bizi izan ziren Edortak 14 urte bete zituen arte; uholdeek denda txikitu zuten, eta Donostiara joan ziren bizitzera. Aitak ferrategia ipini zuen Grosen. Mutikotan Tolosako eskolapioetan ikasi zuen, eta gero Donostiako Lasallen. Seminariora bidali zuten ondoren, apaizgai: Saturraranen eta Donostian egon zen. Bartzelonara ere joan zen, Artearen Historia ikastera. Museologoa eta arte kritikaria da. Ilustratzailea ere bai: hainbat ilustrazio eta kartel egin zituen sasoi batean. Oso gertutik ezagutu zuen Donostiako giro artistikoa (Eskulturaren Euskal Eskola, Ur eta Gaur taldeak...). Santa Maria elizako parrokoa da eta Donostiako Elizbarrutiko museoko zuzendaria. Euskara ia erabat galdu zuen gaztaroan, eta gero berriro ikasi zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
TOL-083 2018 Euskal Herriko Ahotsak
TOL-084 2018 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia