Jesus Mari Jorajuria Arretxea

Sunbilla (Nafarroa) (1949)

Biografia

Sunbillako Istola baserrian sortua, hamaika senidetan gazteena. Aita, Migel Jorajuria, AEBn ibilia zen 14 urtez, Buffalon (Wyoming) ezkondu aurretik. Jesus Mari 18 urterekin joan zen Ameriketara; hamar anaietatik bederatzi joan ziren, zaharrena ez beste guztiak. Jesus Mari Fresnora joan zen (Kalifornia), artzain; bi urteren ostean, Arizonara, hara ere artzain; Rollera -Yumatik gertu-, anaia zaharrena bertan zegoelako. Eraikuntzan aritu zen gero, Green Riverren (Wyoming), lau urtean. Sunbillara bueltatu zen ondoren eta bertan familia sortu zuen. Lesakako siderurgia lantegian aritu da lanean, erretiroa hartu arte. 

Zintak

KodeaDataProiektua
SUN-009 2026 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia