Sukarrieta (Bizkaia)

Seminariora joateko erabakia

Seminariora joateko erabakia Herrian zuten abadea eredutzat hartuta erabaki zuten Errigoitiko hainbat mutikok seminariora joatea. Abadea, maisua eta medikua ziren garai hartan askorentzat eredu. Askok erdibidean uzten zuten hasitakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SUK-002-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Herrian zuten abadea eredutzat hartuta erabaki zuten Errigoitiko hainbat mutikok seminariora joatea. Abadea, maisua eta medikua ziren garai hartan askorentzat eredu. Askok erdibidean uzten zuten hasitakoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk eukin gendun, horixe, hori, ba, gure abade zanaren ejenplue ta beste ta... berak, ba, gure badu izen ta... ta, orduen, ba, juan ziren nire aurretik hiru seminarixora, ta atzetik juan gintzezan beste hiru. Bai. Ta, bueno, hori, ba, abadiek orduen pisu handixe euken ta beran... abadie, geurko irudixe barik beste irudi batera bizi zen herrixen. Abadie ta, esaten dan moduen, abadie, maisue ta medikue edo, horrek ei zien... Gurien, ba, nahikoa zan horrekaz lar hartun-emon barik, ba, bera ta beran katekesistxue ta beran kantuek ta beste ta lan ta lan ta fin-fin ta beste ta... Abade batek beti deko, orduko denporatan gehixau. Gaur ez. Gaur abadie beste egoera baten ikusixek gara. Ta, barriz, dekouzen urtiegaz, ba, bueno, ya gauz ezkiñen, ezkiñen, sakada txikitxu bategaz zulora juateko moduen.
- Ta lehen be seminarixoko bidie bai izeten zan ikesten jarraittuteko bide bakarrenetarikoa, ez? baserrittarrantzat sikeran.
- Bueno, hori halan esaten da, baia gurien ez, nik ez naben euki pentsamentu hori. Bueno, ba, abade? ba, bueno, ba, hasi. Ta gero beti dekozu atzera beituteko denporie, sasioie, be. Ta urteten dabe askoke ta askok. Beste batzuk bidaldu be eitten ebezan. Zoritxarrez, urte haretan, ba, bai egon zan lez abundantzia handixe bokaziñotan ta bestietan ta, botaten ebezan, ba, laburrek zielako be bai , gero hauk politika munduagaitik be bai... Eta, ba, han be joan gintzezan kurtidute. Gero, ba, hori pentsamentu horregaz, ba, aurrera in gendun. Ta gero, ba, hemen gauz herri eder txiki polit baten, ta mundue zabalik dauela beste lekuetara be, hamen albo-herrixetan ta danetan, ba, zeozer eitten dou ta ederto baten.

Egilea(k): Laia Osoro (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia