Sukarrieta (Bizkaia)

1959tik Kanalako abade

1959tik Kanalako abade Hamalau urtegaz seminariora joan zen eta 25 urtegaz abadetu. 1959ko Abuztuaren 28an heldu zen Kanalara, barikuz. Domeka hartan irten zuen lehen aldiz bertako aldarera. Herria maisu handi bat dela dio; begiak eta belarriak zabalik bizi behar omen da, irakasten barik ikasten. Orduko hartan Gautegiz-Arteagan hiru abade zeuden eta gero berak hartu zuen bertako ardura. Kortezubiko ardura ere izan du hiruzpalau urtetan. Hasieran batean Kanalako eta Laidako (Ibarrangelu) elizetako arduraduna baino ez zen izan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SUK-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hamalau urtegaz seminariora joan zen eta 25 urtegaz abadetu. 1959ko Abuztuaren 28an heldu zen Kanalara, barikuz. Domeka hartan irten zuen lehen aldiz bertako aldarera. Herria maisu handi bat dela dio; begiak eta belarriak zabalik bizi behar omen da, irakasten barik ikasten. Orduko hartan Gautegiz-Arteagan hiru abade zeuden eta gero berak hartu zuen bertako ardura. Kortezubiko ardura ere izan du hiruzpalau urtetan. Hasieran batean Kanalako eta Laidako (Ibarrangelu) elizetako arduraduna baino ez zen izan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 14 urtegaz seminarixora joan, hogetabostegaz abadegintzako sakramentua ospatu
eta hemen, ba, 53 urte, 59tik. Etorri nitzen abuztuen 28xen, San Agustin jai baten. Barikue zan ta domekan urten neban elizara, altarara. Ta hemen gauz, ikesten, irekasten eta, horixe, herrixegaz hartun-emonetan. Herrixe maixu handixe da; orduen, ba, bizi biher da beti begixek zabalik eta belarrixek zabalik eta irekasten barik ikesten [gehixauten].
- Etorri ziñenian, zu ziñen abade bakarra edo beste batzuk be egon zien lehenau?
- Ez, bakarra hamen ni. Artean hiru abade orduko denporatan! Ta oin harek, ba, hil zien ta gero, ba, neuk hartu neban Artia, Kortezubi be bai euki dot hiru-lau urtetan...
- Bai, ala?
- Bai. Laide, Kanala ta... Laide ta beti Kanala, horrexegaz hasi nintzen.

Egilea(k): Laia Osoro (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia