André Ouret
Suhuskune (Nafarroa Beherea) (1931)
Biografia
André Ouret Suhuskunen sortu zen, “Elizagaraia” etxean, 1931n. Aita bertakoa zuen, eta ama Lasarra (Ouret zuen abizena hark ere). Laborari etxea zuten, baina aitak etxetik kanpo ere egiten zuen lan (Purpan eskolan ibili zen). 4 haurride ziren. Aitak diabeta zuen eta gazterik hil zen, Andrék 14 urte zituelarik. Ikasketak utzirik, André etxean lanean hasi zen, amarekin. Haur denboran Suhuskuneko bizia nolakoa zen kondatzen digu: bestak, xerri hiltzea, urzotegiak, arto xuritzea, eskola, katexima. Soldadogoa Belfort-en egin zuen. Hortik sartu eta ikasketak berriz hasi zituen, Garroako eskolara joanez (Lekornen). Urte batez eskolara joan zen Lyon hirira, “moniteur” izateko. Eta 3 urtez Garroako eskolan irakasle egon zen ondotik. Ondotik 10 urtez laborantxa aholkulari bezala lan egin eta Hazparne eta Donibane Garazi aldean, Donibane Garaziko kooperatifako zuzendari bilakatu zen 1970ean, 20 urtez, erretreta hartu arte. 1966an Bankako Marie-Angèlerekin ezkondu zen eta 2 haur izan zituzten. Euskaldun Gazteria mugimenduko kide zen André gazte denboran. Aljeriako Gerlan parte hartu behar izan zuen eta han egon zen urte batez. Han bizituak aipatzen ditu ere.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| SUH-004 | 2022 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus | ||
| SUH-005 | 2022 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?





