Soraluze (Gipuzkoa)

Hitanoa: mutilen artean batez ere

Hitanoa: mutilen artean batez ere Etxean amak hiketa erabiltzen du senideekin, baina orokorrean galtzen ari den ezaugarria dela dio Maitek.
Etxean amak hiketa erabiltzen du senideekin, baina orokorrean galtzen ari den ezaugarria dela dio Maitek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- ... Zure lagunartian eta, hiketan edo hika berba eitteko ohitturarik… bai... ez...?
- Keba.
- Jaso dozu... badakizu honek hala eitten daben eren artian edo badaukazu referentziarik eta..?
- Jo, nik hor daukat kriston penia, ze ni ez naiz gai; idazteko igual, ba, denpora pixkatekin eta pentsauta, baiña gero... pufff... hola, harremanetan, ez. Gero nik bai, ba, lagunartian, batez be mutillen artian, badauzkat batzuk, ba, ez dakit, ba, Eneko eta Gotzon euren artian edo Egoitzek batzuekin be bai... Gero, Arianne eta honek be entzun izan dittut hikan euren artian. Eta gero, ba, nik etxian nere ama, nere ama nere ana... beran ana... osea, nere tiokin eta hola edo bere lehengusuekin edo hola. Ta, jo, nik askotan esaten dotsat "Ein neri be bai, eske bestela ez dou ikasiko" ta, gainera, hori bai ikusten dot, adibidez, galtzen. Galtzen, galtzen. Ze eskolan, ni akordatzen naiz esaten zoskuela "Bueno, hau ez da inportantia" ta, jo, ez da inportantia... ba, ez dakit, hurbilleko tratu baterako eta... ez dakau, nik ez daukat registro hori, eta ni baiño gaztiauak gutxiau.Oseaa...
- Eta edadeko pertsoneri eta, ez dakit, kalian-edo somatzen dan hika berba itteko joerarik...
- Batzuk entzuten dira, e! igual ni be fijatzen naizelako hortan, baiña, hori, ba, ya ze? hirurogeitik gorako jentia? ta hortik azpira... Gero, ba, gazte batzuk, ba, igual ein dutenak ahalegiña... "benga", baiña ahalegin bat da, osea, ez da berez jaso dogun zeoze. Gero ein zan hemen oin dala urte batzuk hikan ikastaro... hitanuan ikastaro bat eta ez dakit zer, eta batzuk ibili ziran. Ta gero, ordutik, ba, hor topo in zeben batzuk eitten dabe euren artian, baiña puff... pilla bat kostatzen da, e. Ta kriston penia da.
- [...]
- Bai, ze ez da iguala... ba, ez dakit, ba, Azpeittin igual zuk ezagutuko dozu beste... baiña hemen... bai. Ta nik kriston penia daukat horrekin, e.
- Bai, bai, egixa da, igual gurasueri entzun bai eta hortik jasotzen dozu, [...] baiña gero norberak eitterako ez baldin badauka, ez baldin badau euki aukerarik eitteko... ostras!
- Bai.
- [...] badaukat, baiña gero...
- Gero falta da, bai.

Egilea(k): Ariane Arrizabalaga (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia