Soraluzeko euskara aldatu al da?
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Ainitze Oruesagasti
- Data: 2015(e)ko abenduaren 23a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: SOR-098/027
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Gero ya... ya pixkat konkretua, Soraluzeko euskeria eta, zuk ikusten dozu aldaketarik zure zaharrauek nola itten daben berba edo zuk nola itten dozun berba edo txikixauetan nola ikusten dozun... aldaketarik bai?
- Jo, nik igarri dotena da azken urtietan, ez igual askotan... Karo, gero begiratu bihar da be bai gurasuak: zenbat ume edo gaztek dauken gurasuak... bueno, bixak euskaldunak diranak da oso ehuneko txikixa; bat euskalduna bada, bueno, baiña gero ikusi biha da be bai etxian ze giro dauan, ez? Eta gero, askonak dira bat bez ez dala euskalduna, osea, hori...
- Bertakua izatia.
- Bai, bai, hori da.
- Esan nahi dot, euskaldunak gehi Plaentxiakua.
- Hori da.
- O Bergarakua edo, osea ez... aldaketa ya hortik etortzen da.
- Bai, hortik dator, baiña ez bakarrik kanpoko etorkiñak e, osea askotan be bai, ba, bueno, garai baten etorri zianak Españiako beste leku batzuetatik. Ta, karo, orduan, oso etxe gutxi dia nik uste dot euskeraz eitten dutenak euren artian, ta, karo, hor doia be bai hizkuntzan transmisiñua, hizkerana, euskalkixana ta gauza askona. Baiña gero bai harritzen dosta, hori, dauz ume batzuk derrepente igual batuan entzuten dittuzunak, eta igual hori lotu ahal da be bai, ba, guk ikastolan egonda, hemengo irakasliak.... ez dakit hemengo irakasliak genkazen eta, orduan, hemengo euskalkixa be bai transmititzen zan hein baten. Eta gaur egun, ba, da, ba, bata donostiarra bestia ez dakit nungua... nik uste dot horrek eragiña daukala eta, orduan, ba, ume askok euskeraz eskolan ikasten dutela, ze kalian ba ya askok be ez. Baiña gero, kuriosua da, ze ni gaztiekin eta egon nintzan gazte guztiekin, nahiz eta bi gurasuak erdeldunak euki erdel... giro erdeldun baten ibili lagunartian, danak dakixe plaentxiarrez; ez igual ondo, igual aditz guztiak ba nik pe ez, igual ez douz danak ondo erabiliko, baiña euskal... osea, ez dabe itten batuan. Batzuk bai, e, badare hola banaka batzuk, baiña gehixenak euskalkixan. Eta, orduan, nik esaten neban "Joe, ez dabe eitten eren artian euskalkixan, baiña gero, euskeraz... baiña gero euskeraz itten dutenian, badakixe euskalkixa". Orduan, hor nunbaitten zeoze jasotzen da, osea, ez dau dana galduta bez. Ez dakit, hori da pixkat positibuan ataratzen nebana.
Egilea(k): Ihart Calderon (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!