Soraluze (Gipuzkoa)

Dantza-taldea ikastolan bertan

Dantza-taldea ikastolan bertan Jende asko zegoen herriko dantza-taldean. Harremantzeko modu egokia eta euskalduna zela dio Maitek.
Jende asko zegoen herriko dantza-taldean. Harremantzeko modu egokia eta euskalduna zela dio Maitek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nik ez dakit zenbat urtekin hasi nintzan dantza taldian, baiña ikastolan neuan, eta gaiñera… bai, txikitxua nintzan eta hor ikastolako ba lehengo gimnasixuan-eta gogoratzen dot. Eta genden jente pila bat, osea, ume pilla bat, gazte pilla bat… Eta igual bazan be bai beste jente batekin harremantzeko gune bat edo, ba, beste adin bateko jentia, ba, igual kalian ez zenduana topo eitten. Euskeraz zan leku bat, ez dakit ondo pasatzeko leku bat... Nik hamabi urtera arte uste dot jarraittu nebala dantzan; gero, ba, bueno, futbola ez dakit zer, eta ya aukeratu in bihar zan. Baiña bai, ez dakit, pozik juaten nintzan leku bat. Eee.. Uste dot herrixan be bai jente askok jarraitzen zebala gune hori eta ez bakarrik guraso euskaldunak genkanak, beste inguru bateko jente batek be bai. Eta, bai, ez dakit, aisialdi bat euskeraz zana eta, bueno, azken fiñian be bai, ba, hemengo kultur transmisiño batekin edo hemengo dantzak ikasten edo...

Egilea(k): Enagia Abba (Eibar BHI) , Nerea Plaza (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia