Soraluze (Gipuzkoa)

Gerrara boluntario, Durangoko bonbardaketa gertatu zenean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-077-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Deustun lanean zebilela, nagusiekin arazoak izan zituen, eta gerrara boluntario joatea erabaki zuen. Eibarren egon zen borrokan. Eibarrera bidean zihoala trenez, Durangoko bonbardaketa izan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni heriduta etorri nitzan gerran. Sartu nitzan, boluntarixo sartu nitzan, Eibarrera etorri nitzan. Ta Eibartikan, ia gerria hasitta zaon danian hamen. Sartu ziezen hortikan, kanposanto ondotikan, mendittik sartu zien reketiak eta nik, pun, urten giñuan, aurreraoko egunian gabian urten giñuan guk hemendikan. Hara heldu giñan Bilbora ta, nik [ez nekixen gure artian] nun ziezen, eta beste bi lagun nerekin, eta haretako batek Bilbon zakazen tio..., bazakazen eta. "Oin ze in bihar juau ba hamen; hamen ze in bihar juau" esan eta. [...] joan ta han geratu giñan. Eta periodikuan anunziuan billau giñuan, zela azkenian aitta ta enterau zan, kura parrokuan etxian zaon eta; aittak guk kalian gabizela, kalian gabizela han Bilbon, sartu giñan taberna baten. Ta halako baten, dak!, aitta presentau jatan. Tokau. Aittak esan ostan [...], berakin joan nitzan. Ta han abariakin ta danakin, parrokuakin eta berakin berba eitten neban nik baiña. Ni igarritta naon, e, ni igarritta naon harena gutxi gorabehera ta.. Nik han jaten neban baiña azkenengo esan neban, ze ni hamen ez nok egongo lanik eitteke, ta halaxe sartu nitzen [...]. Joan nitzan boluntarixo ta, ta Eibarren ta hamen, hamentxe Maltzan egon nitzan. Maltzan egon nitzan. Hor tabernia zela daon Maltzan tabernia. Orduan hor zertzen giñuan, zakuak bete ta, hortxe egon giñan gerrako zerian.
-Orduan Deuston lana egin eta gero boluntarixo...
-Uezabakin hasarretu nintzan eta. Esan notsan eze...; ba lehen esan dittut ba jana ta zerana ta. Ez joskuen emoten zerik, eta ni banoia gerrara, esan notsan. Ni banoia hemendikan. Ta "Ez, hi ez haiz joango hamendikan", esaen ostan uezabak, "Ez haiz joango hamendikan". Ni banoia ba. Ta nik ihes in neban. Ta joan nitzan Eibarrera. Ta Eibarrera noiala trenian, Durango bonbardeatzen; Durango bonbardeatzen.
-Handik zentozela?
-Zera, Eibarrera noiala. Ta, "ene, oin ze in bihar juau", ta zera ta. Ta nik handik urten neban, handikan trenetik urten neban eta zelaira. Ta han makurtu nitzan eta hantxe [egon nitzuan]. Eta Durango bonbardeatzen ziharduen. Bonbardeatzen eta. Halako baten zertu zanian, urten dou ta sartu ga zeera barrura, sartu ga eta. Apurtu zittuen baztarra guztiak. Bonbak bota zittuen eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia