Soraluze (Gipuzkoa)

Alfontso XIII. Zarautzen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-077-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alfontso XIII. etorri zen behin Zarautzera eta Justino bertan egon zen eskolako umeekin batera, banderatxoak eskuan zituztela. Errepublika aldarrikatu zen egunean, ez zuen ezer berezirik nabaritu Zarautzen, txikiegia baitzen bera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk han Zarautzen Republikia etorri zanian iñungo aldaketarik ezagutu ziñuan?
-Ez. Gu... egun baten etorri zanian, ni akordatzen naiz etorri zanian han Alfonso Trese zela ezautu neban nik, Alfonso Trese.
-Zarautzera?
-Zarautzera etorri zanian aiuntamentuan zertu zeben eta joaten giñan banderiñakin. Banderiñakin izaten zan, eskolako banderiñakin eta. Emoten zeben zeozer, emoten oskuen jateko..., halako zeoze emoten oskuen. Ta haura berak eitten ebana, diskurso zera bat ein zeban eta akabo. Baiña eskolatik joan giñan handikan, banderiñakin joan giñan.
-Osea ke Zarauzko ume danak banderiñakin...
-Bai, bai. Bera etorri zanian ba eskolakuak hoixe abixau oskuen guri be ta [...] joan giñan eskolakuak.
-Eta gero Errepublikia etorri zanian?
-Republikia etorri zanian ni hamen naon.
-Ez.
-Republikia hasi zan baiña gero etorri ein nitzan hona. Republikia zaon ta gero Republikatiken gero zertu zan, Republikatian ein zeben orduan zera Franco.
-Republikia etorri zanian zu Zarautzen zengozen.
-Bai.
-Han egon zan fiestarik edo?
-Ez dakit, nik halako zerik nik ez neban zertu. Gu oindiokan zerak giñazen eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia