Soraluze (Gipuzkoa)

Bilbora iritsi zirenean

Bilbora iritsi zirenean Bilbon jende asko zebilen etxe bila, eta batzuk beste herri batzuetara bidali zituzten. Andre nafarrak, Natik, bere etxera eraman zituen. Bi butaka elkartu, eta hantxe egiten zuen lo. Aitak pisu bat topatu zuen; 375 eskailera igotzen zituzten, igogailua ez zebilelako. Urtebete inguru egin zuten han. Ekainaren 2an joan ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilbon jende asko zebilen etxe bila, eta batzuk beste herri batzuetara bidali zituzten. Andre nafarrak, Natik, bere etxera eraman zituen. Bi butaka elkartu, eta hantxe egiten zuen lo. Aitak pisu bat topatu zuen; 375 eskailera igotzen zituzten, igogailua ez zebilelako. Urtebete inguru egin zuten han. Ekainaren 2an joan ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bilbon jentia alde guztietan ibilliko zan, ezta?
-Puf, danok etxe bila, etxe bila, etxe bila. Azkenian jente asko ba bialdu zeben, gure tia batzuek be /pe/, ez dakit /eztakitt/noraiño jun zien, beste herri batzuek. Eske ez zeuan tokirik, ez zeuan tokirik han. Eta /da/ gu ibilli giñan, bueno, eskerrak hari, harek eruan zoskun beran etxera. Neri tokau jatan bi zer, bi hola, bi butaka juntau hola ta hantxe lo eiñ, lo eittia. Nik itxuria eitten neban hola ta prrrr..., eta nere ipurdia bera. Eta /da/ gero berak Natik esan ostan, Nati zan bera, naparra haura; Eta /da/ eitten zostan jaso ta segittuan..., baiña ni enterau be ez, ni lo seko. Eta bueno, gero gure aittak billau zeban pisu bat Casilla onduan, "en la calle Gordoniz", hemendikaldian, calle Autonomian onduan, eta /da/ "setimo piso, 375 escaleras. Ascensor no funciona". Eta /da/ bueno, hantxe bizi giñan behintzat.
-Zenbat denpora?
-Urtebete edo /ero/ eingo giñuan han.
-Gutxitxuao izango zan, ze zuek joango ziñaten setienbrian edo lehentxuago ta.
-Agosto, uste dot agostuan jun giñala. Eta /da/ gero el 2 de junio uste dot jun giñala. Liburutan ez dau /eztau/ ipintzen hori, nik liburua etxian daukat. Erosi ein naban.
-2 de junio joan ziñatela handik.
-Orduan denpora asko ein ziñuen Bilbon.
-Bai.
-Bilbo ezautuko dozu zuk.
-Bai, Bilbo bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia