Soraluze (Gipuzkoa)

Donostian liburu denda

Donostian liburu denda <p>Aitaren liburu denda, Grosen: Mirakruz, 28. Mundu osoko egunkariak zeuden. Beraiek ere egoten ziren dendan. Liburu handiak, estutxeetan. Ezkutatuta egoten ziren haiek, eta erakusteko bulegoan sartzen ziren; garestiak izango ziren. Segituan ikasi zuen irakurtzen. Lezioa jakin gabe ez zen eskolara joaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitaren liburu denda, Grosen: Mirakruz, 28. Mundu osoko egunkariak zeuden. Beraiek ere egoten ziren dendan. Liburu handiak, estutxeetan. Ezkutatuta egoten ziren haiek, eta erakusteko bulegoan sartzen ziren; garestiak izango ziren. Segituan ikasi zuen irakurtzen. Lezioa jakin gabe ez zen eskolara joaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen esan dostazu librerixia zeunkela Donostian. Zelako librerixia zan?
-Librería de Gros. Em la calle Miracruz 28. Zela esango dotsut? "Muy buena. Periódicos de todo el mundo había. De todo el mundo había".
-Amak eruaten zeban?
-Aittak. Aittak eruaten zeban baiña ama egoten zan dendan, eta /da/ geu be bai, geu be askotan egon gara..; eta gu pozik. "Ala!, os quedáis las dos. Pero ahí no andar, e; ahí tampoco". Basta esan esan guk ikustera. Eta liburuak zeren, liburu haundi batzuek estutxe batzuetan, Ai!, harek zien liburuak!
-Edarrak?
-Ederrak!? Baiña egoten zien barruan han goixan ezkutauta. Harek erostera zatoztenian ofiziñan sartzen zittuan harek. Itxuria oso karuak zien, baiña zien polittauak! Bat zeuan loraduna. Ai, zelako politta! Neri lorak beti gustatzen jataz.
-Zeuk irakurtzen ziñuan orduan?
-Bai, bai. Nik segittuan ikasi naban irakurtzen.
-Zer irakurtzen ziñuan?
-Eske asko gustatzen jatan. Nik gabian beti-beti-beti leziñua. Ni leziñua jakitzeke ez nintzan juten eskolara.
-Eta irakurri zer, nobelak ala harrapatzen ziñuana gaztetan?
-Ba gaztetan nobelak eta ez, orduan badakizu, la doctrina ta halakotxiak. El catecismo ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia