Soraluze (Gipuzkoa)

San Andres auzoko kanpaiak

San Andres auzoko kanpaiak <p>San Andres auzoko kanpaiak. Hildakoena; aingeru-kanpaia. Hildakoa gizonezkoa edo emakumea zen jakiten zen kanpaien arabera. Egun, gauza hauek erdi-galduta daude.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-047-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Andres auzoko kanpaiak. Hildakoena; aingeru-kanpaia. Hildakoa gizonezkoa edo emakumea zen jakiten zen kanpaien arabera. Egun, gauza hauek erdi-galduta daude.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan e, sasoi baten ez e, hango kanpaiak e inportzia haundixa zekan.
- Oin ezebez. Bai bai, hango kanpaia edo auzuan baten bat hil dalako, auzokueri joten zotsen e. Hoixe, auzuan baten bat hil da,ene, baten bat hil da. Aingeru-kanpaia be diferente jotzen zeben. Aingerua, umia hiltzen zanian be diferente.
- Zer zan, finaua holan tlin?
- Beste, beste tono bat emoten zotsen.
- Eta gero bazeuan e desberdinttasunik ba ez dakit gizonezkua bazan hildakua edo emakumia?
- Klaro!
- A bai?
- Bai. Zazpi emakumiai tta beratzi gizonezkuai jotzen zeben. Kalian, oin be egongo da hori, kalian.
- Jarraitzen dau e…
- Ez,hor San Andresen ez dau jarraitzen.
- Baina edo kalekuak e jarraitzen dau diferentziatzen emakumia edo gizonezkua?
- Bai, nik hamendik entzun be ez dot eitten baina esaten dau loibiak e baten bat hil da, emakumia da kanpaia. Itxuria distingitzen da oin be.
- Orduan segidu dau.
- Horrek hola segiduko dau.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia