Ezozi bailaratik San Andres auzora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-047-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezozi bailaratik, San Andres auzoko Guenetxetxo baserrira joan zen 14 hilabete ingururekin. Ezkondu ondoren berriz Ezozi auzora itzuli zen; Arrieta (Arritxa) baserrira. 1928an jaiotakoa, urtarrilaren 20an.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko uztailaren 06a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: SOR-047/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Orduan, hor bertan jaixo ziñan, oseake, auzo honetan?
- Bai, ni hortxe jaixo nitzan. Ta gero hortik juan nitzan, hau Ezozi baillia da ta San Andres baillera, Guenetxetxo basarrira.
- Hori zer, umetan?
- E?
- Umetan?
- [Obretan]?
- Umia ziñala?
- Bai, hamalau hillebete edo esaten dabe neukazela. Gure aiztiak esaten dau ni han sukaldian oiñutsetan ta amamak “Horri umiorri oiñetakuak! Horri umiorri oiñetakuak!” esaten zotsela.
- Orduan, hemendik San Andres auzora…
- Hemendik hara San Andres baillera juan [nitzan]. Ta gero handikan ezkondu nitzan berriro hona.
- Oseake, buelta jatorrira?
- Bai, atzera hamen…
- Ze urtetan jaixotakua zara? Ze fetxatan?
- Veintiochuan.
- Veintiochuan.
- Veinte de enero, San Sebastian egunekua.
- Ene! Beira… Eta, bueno, Altamira basarriko gauza gitxi gogoratuko dozuz.
- Nik bai, nik harrazkeroko ikusi dittutenak hor.
- Baiña gero, bueno, San Andres auzoko basarri hartako kontuak bai, ezta?
- Bai, oin be… ointxe, bai.
- Basarrixa zelakua zan edo zelan gogoratzen dozu?
- Basarrixa, ba, zahar samarra zan erosi zanian. Zahar samarra zan, baiña han hazi giñan, behintzat. Eta gero erre ein zan basarrixoi ta gero basarrixa ein eben. Ta oin basarri barrixa dauke einda.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!