Barruko arroparik gabe; baserritarrek janztetxea kalean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: SOR-043/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Eta eskolara zelan juaten ziñazien jantzitta, uniformerik eta ez zekazuen?
- P: Ez, ez, u-ni-for-mi-a?
- Horrek geroko kontuak dia, ez?
- M: Fraka luzetxuauak eta, belaunetaraiñoko frakak eta... Jesus, Jesus!
- P: Orduan gantzontzillorik-eta janzten ete zan? Ez seguruasko, guk ez behintzat zati baten. Emakumiak be ez zittuen eruango. Ez dakit nik, baiña... Epoka hartan, e? Haura aintxiñan zan, e! Hi, haura...
- Horrenbeste be ez...
- M: Bai ba.
- Orduan, barruko erroparik-eta ez zenduezen zuek ezautu umetan?
- P: Tira! Barruko erropak?
- Esan dozu janztetxia egoten zala...
- P: Janztetxia, bai... Hortxe eliz-buruan bertan geunkan guk.
- M: Etxe bat, ba, jateko ta aldatzeko ta...
- Amistadia edo, gurasuak euken ezagueria eukena, ta hareri eruan, babak...
- M: Baba edo... jatekua.
- Ez gaurko moduan haura nahi dot eta hori ta, hi, ez...
- Harek preparau ta bazkaldu han. Bai.
- Iluntzixan ogi pusketa bat ta txokolate ontza erdi hartu ta etxera taka-taka. Kaletik hona etorri ein bihar da, e?
- Eta janztetxian esaten dozue, bertara babak eta eruan eta han ze eitten zan, etxetik eruandako abarkak eta bertan laga...?
- P: Bai, bai, aldatu ta, gaiñera, andra bat euki giñuan izugarri ona. Harek e... Hemendik ez dago oiñetakuak sikurik eruaterik, e? Galtzak busti ba(g)e ezin eruan. Harek, iluntzixan, sikatuta. Oso ona, baiña...
- M: Gero, badakizu, pagau, ta ba zeoze eruan etxian eguanetikan, ba, eruan hari. Beti zeozer.
- P: Egurra be, oingo moduan […] zan ta egurra bihar ta...
- M: Gaiñera, egurra astuetan zaku egurrak esniekin batera eruaten zian ta etxetara partidu geuk kalera, kaleko zereri.
- P: Hori gure denporakua da.
- M: Ene! Oiñ! Bai, hori gere denporan.
- Eta hau janztetxiana-eta esan dozue, amistadia zekazuen famelixaren batekin edo, baiña hori orduan ze izaten zan, basarri bakoitzak beran janztetxian zekan...?
- P: Bai, bai.
- ... ala auzo bakoitzak?
- M: Ez, ez, beren zerak bakoitzak berak.
- Oseake, bakoitzak berak...
- P: Gu egon giñan lekuan be geu giñan bakarrik.
- M: Bai, geu bakarrik.
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!