Jolasak: korrika, kaniketan, arraka...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: SOR-043/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta orduan, umetan, ba, Maristetan-eta zetara jolasten zenduen zeuen artian, mutillak-eta?
- P: E?
- Zetara jolasten zenduen?
- P: Pelotan. Pelotan. Patixuan bertan euen frontoitxo bat. Pelotan ta hantxe kanpuan antxintxiketan edo, zer asko zan, umiak e, zeozer, bueltaka hantxe.
- Kaniketan eta eitten zenduen edo?
- P: E?
- Kaniketan edo?
- M: Bai, kanikiakin be bai ta…
- P: Gauza askotan. Intxaur batzia zanian, e...
- M: Urrakin, arrak…
- P: Arraka edo hola botata edo haura joten edo...
- M: Intxaurrak eruan ta izaten zan, hola urriñ bota ta bestiak haura jotera ta beren sasoeko...
- Eta horrek ze izen zeukan, horrek, jolas horrek?
- P: Arraka.
- M: Arraka izeten zan. Arrak.
- Ta, intxaurrak hola joten ez bazan be, ta urrian geldittu edo eitten bazan, arra beten barruan...
- M: Bai, [hareaittik ipinitta] arrak.
- Orduan distantzia, ez? Arra baten barruan... Eta hor diferentziak egoten zian intxaur artian edo?
- P: E?
- Batenbati entzunda, intxaur batzuk egoten ziala gogorrauak edo...
- P: Bai, intxaurrak maskaria eukitzen dabe ta haura kentzen ta mutikuak-eta ibili bai ta, eskuan e...
- M: Moskana lagatzen dabe.
- P: ... moskana, tinta moduan lagatzen dabe ta halakorik be ez bihar eskolan... ta bueno!
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!