Ganaduaren larruarekin abarkak egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:04:32
- Erref: SOR-043/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- P: Egualdi txarrakin ta zer harek, abarkak? Badakizu zelakuak dian? Oin dantzarixak-eta erabiltzen dittue holakuak...
- Bai, narruzko...
- P: Pixkat goitti-beheti horren modukuak. Harek izeten zien etxeko ganauan narruakin einddakuak, etxian eindda, e?
- Zeiñek eitten zittuan, aittak edo?
- M: Anaiak
- Anaiak?
- P: Ze? Ez. Anaia, haura lehenagokua da, abarka harek lehenagokuak zian. Aitta zanak.
- M: Aitta zanak.
- P: Bai.
- Eta, zelan eitte zittuan, ba? Ganauan e...?
- P: Txahalan narrua ebai.
- M: Kurtidu.
- P: Ez, kurtidu eittekuak dia kalekuak. Harek nik esaten dotenak zien kurtitzeke, narrua. Txahala edo ganaua hil, hau eitteko ta haren narrua ganbaran josi, sikatu ta gero ebagi ein bihar holakotxe kuadruak ta abarkak josi bere zozkixakin. Honek e... gero takarra-takarra, edozeiñek ikusteko edo zerla dia honek?
- Bai, hori da, gero nik berriz e...
- P: Baiña gauzak hortarako pixkat... arrasto pixkat... Nik gizurrik ez dot esango, baiña arrasto pixkatekin nahi neukie.
- Lasai.
- P: Lasai, bai...
- Orduan abarkak etxian einddakuak...
- P: Bai, ta sokak be bai. Harek eukitzen zittuen sokak neuk be hori eitten nittuan, oiñ ez ba juandaneko berrogei urtian ez, baiña.
- Eta, esan dozu, abarkak josteko zer erabiltzen zan?
- M: Orratz, orratz haundin bat edo...
- P: Ez, ez, abarkak josteko ez. Eztena ta abarka-zirixa zian. Abarkak gurian nik hori jakin izan baneu... Egongo dia oiñ be baztarren baten, baiña...
- Eta lehen esan dozu zozkixa edo...
- P: E?
- Lehen esan dozu zozkixa edo...
- P: Zozkixa. Narruakin berakin eitten zan. Hau da narrua, e? Ta honi kentzen jakon holako... harixa baiño zabaltxuaua baiña holako zera. Ta hau abarka-zirixakin zulatu eitten zan. Honek ezin konprendidu zuk pe, asko entzungo dozu baiña, hau zelan izeten zan...
- Ez, ez, baiña abarkak ikusitta dakaraz eta halan esplikauta bai.
- P: Jositta muturretara. Zu be barrura etorri, e? Ez egon kanpuan.
- Orduan, e...
- P: Ta josi ta sokak be etxian einddakuak izeten zian, ardixan illiakin.
- M: Beronek be eitten zittuan.
- P: Neuk be harek eiñ nittuan. Abarkak be bai ni josten ibillitta nao.
- Eta abarkak jostia... zenbat denpora eruaten zeban?
- P: Zenbat denpora? Orduan e... Oiñ jentia dana lana da ta...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!