Soraluze (Gipuzkoa)

Tratuarekin plazara; txanpon-klaseak

Tratuarekin plazara; txanpon-klaseak <p>Ezkondu arte baserrian bizi izan zen. Bera jaisten zen plazara saltzera baserritik. Zer jenero saltzen zuen plazan. Orduko txanponak. 7.000 pezeta hartzen zituen egunean; orduan diru asko zen. Esne-litroak lau txakur haundi balio zituen, eta esnea 15 egunetik kobratzen zuen. Kalkuluak nola ateratzen zituen. Duro-zilarrak pisua zuenez, etxera joan aurretik Gilanera joaten zen txanponak aldatzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-041-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu arte baserrian bizi izan zen. Bera jaisten zen plazara saltzera baserritik. Zer jenero saltzen zuen plazan. Orduko txanponak. 7.000 pezeta hartzen zituen egunean; orduan diru asko zen. Esne-litroak lau txakur haundi balio zituen, eta esnea 15 egunetik kobratzen zuen. Kalkuluak nola ateratzen zituen. Duro-zilarrak pisua zuenez, etxera joan aurretik Gilanera joaten zen txanponak aldatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarrixan jaixo eta noiz arte bizi izan ziñan bertan?
- Ni hogeta bost urtekin ezkondu nintzan ta hogeta bost urtera arte. Bai.
- Orduan, e… bizimodua ta bertako…
- Bueno! Eta gero beste sei hillebetian egon nintzan, porke ez zeuan iñor ezkonduta, anaia euan ezkontzeko, baiña zela basarrixan iñor ez zan geratzen, sei hillabete ein nittun ezkondu kalera, honaxe, eta basarrixan harik eta haura ezkondu arte. Bai, bai. Han ez zeren ohittuta be kalera-ta etortzen be, ta tratura-ta, ta ni, badakizu, plazara tratura etortzen nitzan. Esan notsuen, generuakin kalera etortzen nitzan. Astua eta, esniak, goizian jatxi, bost edo sei behi jatxi goizian jaikitta, seirak inguruan, eta marmittak eta bete… Ez zeuan kamiñorik eta ezebe. Hartu astua, berduria-ta igual eukitzen giñuan askan freskotxuao eukitzeko, eta porrua edo lekia edo azak eta azalga ta arrautzak eta… Esan notsuen lehenao be, arrautzak dozenia ekarri bihar, ba, ta… A! Hamaika zeozen ta… nere penia, ba! Dozenia ez eruan bihar plazara! Esaten neban, ba, tratuan hartzen nittuan ba zazpi… milla pezeta. Orduko denporetan, hemen fabrikan ebizenak eta bost milla pezeta inguru egunian irabazten zeben. Dirua zidarra euan orduan, duro zidarra. Ta, e… pezetia ta gero txakur haundixa. Zentimuak haundixak zian, kobrezkuak zentimuak, oin, e… eurua, osea, zentimuak oin daozen moduan. Ta etortzen nintzan esniekin ta plazara, eta tratua. Arrautzok hartu eskuetan; astua igual antxitxika hasten zan ta arrautzak apurtu be igual. Pikuak eta keixak eta hola be eskuetan hartu mokorrian, holaxe, eta kalera ekarritta, plazan. Ta zazpi millla pezeta t’erdi, zortzi, egunian holaxe hartzen nittuan plazan. Diru asko zan ordurako!
- Jolin…
- Bai, bai, bai.
- Basarrixan, gaiñera…
- Bai. Ta esne-kinzenak, berriro, hamabost egunetik kobratzen giñuzen. Bai. Hamabost egunian ekartzen zan esnia. Lau txakur haundi balixo zeban harek, zentimua litruak. Etxe-etxera ekarten zan esnia baserri… honaxe kalietan dana. Eta esne-kinzenak hamabost egunekuak. Ointxe be goguan daukat zenbat kobratzen nittuan. E… Bi litrokua zan hamaika pezeta eta bi zentimo; lau, txakur haundixan. Ia zelan etaratzen dan, etaratzen dozun hori. Eta gero, kuartillu, litro t’erdikua, hiru tamaiño, litrua eta kuartillu, litro t’erdikua zortzi eta sei zentimo eta litrokua bost pezeta eta sei, sei zentimo.
- Goguan dakazuz […], e?
- Dana pezetak. Gero hartzen neban, kinzenia kobratzen zanian, hogeta hamar duro edo zidarretan dana, ta pixua mantalian ta basarrira ixo bihar ta pixuakin amantala be behera jausten jatan. Ta juaten nitzan, hamen, Gilaneko tabernia dao, hamen, zubixa pasautako frentian. Hor hil zan Gila bera ta… Gilanekua zan hori. Eta faten nintzan ta: “Gila, emongo dostazuz papelak hogeta hamar duro?” Zidarretan lagatzen notsan eta hogeta hamar duro hartzen nittuan. Esne-kinzenetan hori! Hamabostian edo, e!
- Bai, bai.
- Papela eruateko etxera. Hogeta hamar duro zidarrok eruten nittuan gora.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia