Soraluze (Gipuzkoa)

Gernikako bonbardaketako bizipenak; batailoiaren ibilerak

Gernikako bonbardaketako bizipenak; batailoiaren ibilerak Iñaki fabrika batean lanean zebilen Gernikan bonbardaketak harrapatu zituenean. Bunker baten ezkutatuta egon ziren eta irtendakoan dena sutan ikusi zuten. Horren ostean "Saseta" batailoira joan zen. Laredoraino joan zen batailoia eta han "San Andres" batailoiarekin bat egin zuen. Azken frontea Betaio mendian izan zen. Handik Monteanora joan ziren eta segituan Santoñara. Hura "entrega" omen zen. Italiarrak etorri eta Laredoko hondartzara eraman zituzten denak. Zer baldintzatan egon ziren bertan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-035-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Iñaki fabrika batean lanean zebilen Gernikan bonbardaketak harrapatu zituenean. Bunker baten ezkutatuta egon ziren eta irtendakoan dena sutan ikusi zuten. Horren ostean "Saseta" batailoira joan zen. Laredoraino joan zen batailoia eta han "San Andres" batailoiarekin bat egin zuen. Azken frontea Betaio mendian izan zen. Handik Monteanora joan ziren eta segituan Santoñara. Hura "entrega" omen zen. Italiarrak etorri eta Laredoko hondartzara eraman zituzten denak. Zer baldintzatan egon ziren bertan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- I: Ni ointxe, hori, e… hamendik urten genduanian gaixorik nenguan, gangliuetako ez dakit ze enfermedade nekan. Ta gero ondo zertu nittuan, baiña denpora mordua, e… Gernikan, e… ezebe ein barik, jan ta eran ta lo. Gero sartu nittuan biharrian zerian, “Talleres de Guernica”. Ta nik, e… hillebete edo eingo najuan; [orduan], bonbardeua. Gernikan hartu giñuazen bonbardeuak. Buf!
- Zu Gernikan zenden?
- I: Bai. Ta orduantxe, artian ondo amaittu barik eren zer baten, hemen, e… refugixo baten sartu giñuazen. Bonba bakoitzakin danok mobimentu bat eitten genduan barruan.
- J: Bai.
- I: Bueno, urten handikan ta, ene, ba! Zer dok hau? Sua! Dana sua! Ta, ba, familixakuen billa ta kalian ikusi najittuan tio Angel, tia Eusebi, Nikanor be berekin. Nikanorrek […]. Bueno, kuestiñua dok, juntau giñuazen danok eta salbau gaittuk eta segiduan ni presentau nitzuan zerera, hona, e… batallon, zela zuan, e… Itxarkundia.
- J: Itxarkundia.
- I: Itxarkundia ez, Sasetara.
- J: Saseta.
- I: [Apuntau] nitzuan ta, e… Orduantxe billau jostan lana zerak, Altos Hornosen, alkatiak, honek, Iriondok. […] zea ta “ez, ez, e… hara jungo gaittuk, zerera”, e… Sasetarako ta gero haretxekin. Ba, orduantxe ikasi najuan nik morsia-ta; gaiñera, hartzen… hartu be eitten najuan, oin ahaztuta ta… Baiña… Plentzian egun batzuk eta gero ba segiduan Bilbo hartu juen ta [haratxe]. Juan giñuazen Laredoraiño. Laredon, e… beste batailloi batekin bat ein, Batallón San Andresekin ta gu Compañía de Ametralladoras ta ixo genduan “a la… Pico Betayo”. Ya azkenengo eduki genduan frentia ta…
- J: Bai. Hantxe izan, hantxe izan zuan…
- I: Handikan jatsi ta egun gutxira… Andra Marixak hantxe pasau najittuan, e… hogeta hamazazpikuak Andra Marixak […]. Bueno, kuestiñua dok, ni zerera, hona, e… a Monteano. Monteanon egon giñuazen bi edo hiru egunian ta egun baten esan oskuen “Bueno, danok zerera, Santoñara”. Santoñan juntau giñuazen milla mordua. Danok, e… gasolineran bat edo zeozen billa baiña ez jauan eze. Bueno, danok, gu han gendela, ya preparautakua zuan haura, e? Entregia zuan. Ta etorri zittuan italianuak ta [goiazen] danok zerera, Laredora, Laredoko plaiara. Emon oskuen lau lagunendako, zera, tienda kanpaiña txiki bat ta montau haura ta plaian beraneo demasa ein genduan zortzi egunian Laredoko plaian. Bueno, kuestiñua dok, e… jateko emoten oskuen egun guztirako zer bat, e… [txusko] bana ta halako pote bat, “carne congelada”, lau lagunendako ta hauraxe zuan dana. Hemeretzi urtekin edarrak! Bueno, ta etorri zuan Rita [Artolazabal], Alejon arrebia ta gure ama, egun baten gu han gendela ta, ba, guregana etorri zittuan. Ta Ritak eruan juan zer bat, e… karta bat, zerana Eduardo Gallastegiña.
-J: [Manterola].
- I: [Hori sarri egoten zuan hemen].
- J: Bai, bai.
- I: Ta han jauken Uziñeneko tabernako… tabernia, ostera, nik… Uziñeneko taillarreko zer bat, representantia, Laredokua zuan. Ta resultatzen dok, zerak, tropak sartu zianian, bera ein zebela alkate Laredon. Ta haren bittartez ekartzen oskuen goizian esnia ekarten oskuen Alejori, Nikanorreri ta neri. Bai, [harek] pixkat […].

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia