Herritik ihesi nora alde egin zuten; lehenengo gaua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-035-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra garaian, Iñaki Gernikara joan zen. Jaio, lehenbizi, Bilbora joan zen; eta, gerora, Zallara. Jaioren aita Otxandion egon zen. Hantxe desagertu omen zen euren ezagun bat. Trenez alde egin zutenean, lehenengo eguna nola pasatu zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Jon Basauri
- Data: 2004(e)ko uztailaren 20a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: SOR-035/020
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Zuek nora juan ziñaten? Nora…?
- J: Gu?
- I: Ni Gernikara.
- J: Bai, ta ni zerera, lehenengo Bilbora ta Bilbotikan Zallara, Zalla. Edarra herrixa, nere bigarren herrixa haxe dok. Joe… Benetan gero, e! Neu be mutil gaztia nitzuan ta beste gure anaiak danak… beste lau anaiak frentian. Aitta be bai, aitta be frentian ibili zuan guria. Haura armero moduan-edo, baiña zerian, Otxandixon. Ta gero atakia hasi zanian, orduaintxe […] etorreria. Hantxe hil zuan zera… entzunda eukiko dozu [izena], Abelin.
- I: Abelin. Bai.
- J: Hauraxe… “Abelin hantxe zan ba” ta “hantxe zan ba” ta “[Pagotxikin] atzo, ondio atzo geurekin egon zan berbetan ta” ta ez dakit zer […] hantxe nunbaitten zerian, ta egunak pasau ta egunak pasau ta zerian ta haura agertu ez gehixao.
- I: Desaparezidu, bai. Haura ta Barrutia ta…
- J: Afusilau haura!
- I: Bai, harrapau ta afusilau eingo jittuen.
- J: Bai, bai. Haura zan […]! Tristia!
- Ta Gernikara esan dozu zuk?
- I: Bai.
- Ta zela izan zan lehelengo… hemendik alde ein ta lehelengo egunak zelakuak izan ziran?
- J: Lehelengua txarra!
- Lehelengua txarra?
- J: Bai. Bilbon, guk Bilbon.
- I: Nik lehelengo gaba ein najuan zerian, Amorebietako estaziñuan.
- J: Bai, estaziñuan.
- I: Honek… Etxabe ta familixia han koltxoiekin-ta ta han […] ein najuan lo. Nikanor be bai. Bi anai juan giñuazen.
- J: Ba, nik…
- I: Ta…
- J: Bueno, segi. Nik ein najuan…
- I: Gero, hurrengo egunian, zerera, Amorebietatik Gernikara. Senide batzuk [jeuazen] han ta haretxegana.
- J: Nik Bilbon, estaziño bertan segiduan jeuan, zera… “Escuelas de… Escuelas… — publikuak zittuan, e!— de Garcia Rivero”. Hantxe, [galduta]. Zientuak, e! […] beste kanpokuak beste batzuk be [zerian]. […]. Lorik eta ezebe eitteke. Batzuek… umiendako-eta zerak jeuazen, holako bankuak-eta, [bi-hiru zerian] ta hantxe. Zela edo hala, zela edo hala. Gero, handikan urten ta zerera juan giñuazen, [Galoneko tabernara]. Hor [Tiburzi “Galo”-k]-eta zera euken aiztia, [alabia] eukan. Ta hantxe. Han bazkaldu ta afaldu ta […] ta gero lo be bertan, berak ipinittako habitazio batian ta… Gero, aitta-ta [mobidu zittuan, tio… alkarrekin] ta [mobidu zittuan] ta Zallara zertu giñuezen, haraxe juateko. Hantxe gero, Zallan.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!