Soraluze (Gipuzkoa)

Batzokiko ekimenak; hitzaldiak

Batzokiko ekimenak; hitzaldiak Larunbatetan beti zerbait egoten zen batzokian: antzerkia, kontzertua, dantzak... Garai batean hitzaldiak ere antolatu zituzten; hizlariak: Luis Lacuesta, Migel Gallastegi...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-035-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Larunbatetan beti zerbait egoten zen batzokian: antzerkia, kontzertua, dantzak... Garai batean hitzaldiak ere antolatu zituzten; hizlariak: Luis Lacuesta, Migel Gallastegi...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- I: Hamen ederra euan saloia. Ta…
- J: Bai, eszenarixo ederrakin [ta…].
- I: E?
- J: Segi, segi.
- I: Zapatuetan kafia hartzera urtetzen [juan] jentiak afalostian ta zapatuetan hortxe zeoze egoten zuan beti hamen batzokixan, hor teatrua zala edo konziertua zala… Orfeoia be ederra euan, hamentxe eitten zittuan, gaiñera, zerak, ensaiuak.
- J: Bai.
- I: [Ta hor, zera], ezpata dantzarixak eta [gorularixak] eta… osea, oso mobimentu haundixa egoten zuan batzokixetan orduan. Ta… egon hari, ahaztu jatak ze esatera ninddoian ta! Zeoze esatera najinddoian ordukua… A! Epoka baten organizau juen, bueno, juntakuak esaten [eben]: “Fulanori esango jotsau berba eitteko gaur —osea— datorren zapatuan”.
- J: Bai, bai.
- I: Esaten otsen: “Hi! Datorren zapatuan konferenzia bat emon bihar dok, heuk nahi duan asuntuan gaiñian”. Ein juen orduan Luis Lacuestak, orduaintxe abogazia amaitzen-edo euan ta abogazian gaiñian.
- J: Migel Gallastegik.
- I: Migel Gallastegik be bai, [Ereñak] be ein juan ta beste batzuk! Gure aittari be tokau jakuan zer baten. Ta gure aittak ein juan, pentsaik! Bertan zapatuan akordau erein najotsan “Gaur, e —beori esaten najotsan nik aittari— beorrek ez dau ein bihar zerian?” ta “A, bai!” Ta ordun taillarrian ein jittuan holako bertso batzuk eta bertsuak irakurri ein jittuan harek. Holaxe izaten zuan hamengo zera.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia