Umetako denbora errekan
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2004(e)ko irailaren 10a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: SOR-029/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak
Transkripzioa
- Jaime: Ba gure… Por ejemplo, ni erreka aldian jaixotakua naiz. Ta han, e… […] asko zeren, “Mahaspia” esaten zotsaun. Ta…
- “Mahaspia”?
- J: Mahaspia esaten zotsaun, bai. Zera, Santa Ana kaleko aldia Mahaspia, bestekaldekua Errekaldia. Ta han, ba, lehelengo… igerixan ikasteko lehelengo hantxe. Guk, behintzat, errekaldetarrak hantxe ikasi gendun. Ta gero, behin ya, ikasten genduanian pixkat ya igerixan, gero Olara igarira. Hori gazte-denporan. Beti ibaixan sartuta, bai, kangrejuak hartzen edo zeoze etaratzen, beti ibaixan sartuta. Gero, […] zauan han isla… isla… islote haundi bat. “Suma” esaten zotsaun ta…
- Lurra erdixan…?
- J: Bai, erdixan. Hori… paseo Txurruka parian zaona dana… dana isla haundi bat zan. Dana-dana mendixa moduan, dana [subaz] beteta ta… Ba beti hantxe, ibaixan, beti ibaixan. Txabolak itten edo denporia pasatzen, hantxe. Ta gero hola pixkat ya nausitxuao eindda ya ta etxian ya txanala ta ya hartu txanala aittari ta benga! erremuetan pixkat.
- Ta orduan, zeuen ume-denporan, umiak, orduan, haintxe ibiltzen zian egun guztian…?
- J: Bai, bai. Ya udan ya… Neguan ez, neguan klaro, ufalakin ta… baiña ufalakin be beti eskailluak hartzera ibai ondora. Bai, bai, hori be bai. Baiña, behin udara [alleau] ezkero beti uretan, hantxe. Hantxe, beti ibaixan.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!