Soraluze (Gipuzkoa)

Txondorra egiteko lanak

Txondorra egiteko lanak Txondorra nola egiten den azaltzen du. Txondor ondoan borda egin eta gau eta egun txondorra zaintzen bertan egoten ziren.
Txondorra nola egiten den azaltzen du. Txondor ondoan borda egin eta gau eta egun txondorra zaintzen bertan egoten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Egoitz - Ta txondorrana zela izeten zan?
J - Txendorrana? Je!
JL - Je!
J - Sekula ez dok ikusi?
Egoitz - Ez.
J - Telebisiñuan be ez?
Egoitz - Telebisiñuan bai.
J - Zatittu egurra, tolostu.
JL- Tolostu, ta gero su emon ta erre.
J - Gero zerakin, lurrakin tapau. Zotalakin.
Egoitz - Zotala ze da?
JL - Honek ez jakik ezer. Zohixa, zohixa!
J - Zohixa.
Egoitz - (ummm).
JL - Honek ez jakik, lehengo ipuiñik ezebez. Jakitzia bai nahi, baiña id(e)iarik be ez.
J - Zotala ze dan jakin ez?
JL - Ez jakixan ze dan. Txokau itten jak ala? Ni bapez.
Egoitz - Baina soixa ze dan badakit behintzat.
JL - Zotala ze dan ez jakixek honek.
Egoitz - Eta gero zela izeten zan, hortik aurrera?
J - Handik aurrera, ba, egosi itten zuan. Zelako txendorra zan ba, hainbeste. Gau ta egun zaindu in bihar haura.
Egoitz - Ta zenbat egun bihar izaten zeban horrek gutxi gorabehera?
J - Segun zelako txondorra zan.
JL - Hillebete bat.
J - Batzuek hillebete, beste batzuek hamabost egun.
JL - Batzuek aguro erre, beste batzuek siketu.
Egoitz - Ta igual zan eurixa in o...
J - Eulixa?
Egoitz eta JL - Eurixakin.
J - A, han geratze zuan haura! Edurrakin be.
JL - Keia darixola. Keia darixola geratzen zuan haura! Kontu ein bihar jako gaiñera juaten, e?
J - Uzkateko Pedro Marik edurte galanta pasau juan!
JL - Bai, tokauko zuan.
J - De dios. Han, Bidegurutzetako zelai guenian.
JL - Ez jakat goguan.
J - Nik bai. Horrek be hantxe jaukan kriau. Horrekin juan nitzuan.
JL - Koiño, Marziano,e?
J - Marziano bai.
Egoitz - Ze, txondorrakin?
J - Txendor gaiñian. Zohixakin ein txabolia ta hantxe.
JL - Hantxe.
Egoitz - Gau ta egun?
JL - Biheko!
J - Bihako!
JL - Eurixa bada eurixa ta aterri bada aterri. Zohixan azpixan. Teillatua zohixakin.
J - Ta arpeixa zikina!
JL - Bai, hautsa galanta ta!
J - Ta nun garbitturik ez.
Egoitz - Dutxa asko ez zenduen hartuko han.
J - Han?
JL - Dutxia? Orduan ez jauan dutxarik iñun.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia