Gerrara joateko kintoak eskatu zituzten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lanean hasi eta 10 hilabetera, kinto berriak eskatu zituzten gerrara joateko (1920ean jaiotakoak). Lizarratik Asturiasera. Ez zuten frontera eraman. Sei urtean egon zen etxetik kanpo. Francoren tropek herri bat hartzen zutenean, batzuek ospatu egiten zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2003(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:05:25
- Erref: SOR-027/014
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gero, ba, hasi nintzuan lanian ta segiduan, hamar hillabetera edo… Politto irabazten genduan, gaiñera, baiña ordu asko, e? Seiretatik seiretara lana, e? Goizeko seiretatik arratsaldeko seiretara errelebo bat. Jaio t ni [giñuan], makiña baten eitten genduan. Seiretatik seiretara nik eta gero seiretan sartu, arratsaldeko seiretan, ta goizeko seirak arte. Hori hamar hillabetian edo. Ta irabazi be dexente eitten zuan. Baiña ohittuta genguazen. Bueno, armozu fuertia edo zeoze eruaten genduan jateko ta hola. Ta gero, ba, gerria jeuan artian, hogeta hamazortzixan gerria segitzen juan ta “la quinta del cuarenta y uno” eskatu juen, hamazortzi urte neukazen ordurako. “La quinta del biberón esaten otsen”. Ta ni ordurako, pentseik, frentian-ta ibilitta nenguan. Orduan asko negarrez ta, akordatzen nok ni Donostian. Bai, ba, umiak, umiak, hamazortzi urtekua umia dok, esateko moduan. Ta ni pixkat kalluak eindda ordurako. Ta holaxen juan giñuazen. Ta Estellara. Ta Estellatikan Asturiasera. Ta Asturiastikan [hantxe] gerra denporan, ezta? Frentera ez giñuezen eruan, behintzat. Neuk nere ofiziua emon najuan tornero mekaniko ta Trubiara eruan ta han ipini soldau moduan, baiña lanian egon nitzuan ta, hi, pagau eitten joskuen, gaiñera, ta holaxe pasau zuan. Haura ederra izan zuan. Bueno, ederra edo…
- Ta hori zela izen zan? Zeuek hemen lanian zenbizela diar ein zotsuen…?
- Bai, bai, bai, gerrarako. Ta bertan herrikuak…
- Ta hori zela izaten zan? Igual ze eitten zeben bandua etara edo holako zeozer?
- Bai, bai, bai, etortzen zuan ordenia aiuntamentutikan […] bandua […] juan: “los nacidos en Soraluce ta tal y cual desde el año tal que nacieron tal…”. Bueno, horixe zuan: “los nacidos en el año veinte del primer trimestre” juan giñuazen. Lehelenguak izan [bihar…], lehelengo zerak.
- Ta igual betenbatek orduan be jentiak hanka-ta eingo zeban edo…?
- E…
- Gehixenak barrura?
- Orduan pribilejiauak jeuazen, fabrikan ta. Sasoi ederreko personak ta zelebratzen ebenak poblaziño bat hartu ebela igual. E? Zerak, Francon tropak eta. Zelebratzen txanpanakin ta, ala…! Demasak [eitten]. Baiña etxian, frentera juan barik. Frentera gu, gu bialdu. Ta, bueno, kuestiñua dok gero sei, sei urte. Horrek danok pasau, hasi lanian, bialdu zerera… Ta gero, bittartian, treinta y nuevian izan zuan, hogeta hemeretzixan izan zuan Gerra Mundiala, sortu zuan, Alemania ta zera. Gero Italia be bajeuan, Mussolini jeuan han ta bestia. Hitler ta zera ta… Kuestiñua dok, tropak eukitzia komeni zala edo ez jakixak zer hantxe gosiak eta kalamidade bat eindda beste sei urte ein genduazen soldau. Danera…
- Ta nun ibili ziñan orduan?
- E?
- Nun ibili urte horretan?
- Ba, soldau, lehenengo zerian, Estellan; gero Asturiasen; ta gero zerian, ofizinan hasi nintzuan, ipini najiñuen zerian, Estellan, atzera gerria akabauta bueltau giñanian. Ta neuk hartu najuan ofizio bat. Eskatzen juen “doce números”. Ez [dok esaten] “doce personas”, ez juek … numerua izaten dok soldaua, e, ejerzituan orduan, numerua. Muluak be izena eukiko juan, baiña personiak numerua. “Doce números para sanidad militar”, ta “Mekauen! —esan najotsan— juango nintzakek, ba, ni pozik!”. Gaiñera, cuarenta y unoko kintua. Bajeuazen zaharrauak, baiña guk, guk esaten genduan: “Ene! Gu pixkaterako bagauaz!”. Ta holaxen kapitanaana juan nitzuan ta: “Mi capitán, me gustaría apuntarme en este… en este lote, ¿podría ir yo a Burgos, a Burgos, a sanidad militar?”, “Pero, ¿Cómo va a ir usted? ¿Cómo va a dejar el puesto ese? Que… ¡Ni hablar, hombre!”. Lehelengo holako zera esan jostan ta, bueno, bueltau nitzuan ta… Horraittiok pixkat pentsatzen edo jarri zuan ta “De qué quinta eres tú?” ta “Yo del cuarenta y uno”, “Bueno, si encunetras un sustituto…”. Joe, hori bai bizkor! Zeaittik bilbotar batek eitten juan nere onduan lo ta mutil bat argixaua ta zeraua zuan! Hari be emon najotsan poz galanta —ni baiño zahartxuaua zuan, baiña— ta haura presentau najuan ta gero ni be apuntau nitzuan [horretan] ta holaxen juan nitzuan Burgosera. Ta Burgosen, ba… treinta y nuevian, mil novecinetos trenta y nueve. Bai. Burgosera. Akordatzen nok egun be: hogeta bederatzixan zuan juniuan, hogeta bederatzixan zuan. Hogeta bederatzixan… Ta… Berrogeta… Hogeta bederatzixan, hogeta bederatzixan. Baiña lizenziau mil… milla bederatzirehun ta berrogeta lauan lizenziau. Hamazortzixan juan. Oseake, sei urte…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!