Santoñan atxilotua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Santoñan harrapatu zituzten. Frontera joateko erabakia. Italiako soldaduak. Italiarrak joan zirenean, armada joan zitzaien zaintzera. Orduko bizipenak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2003(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: SOR-027/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ta horixe.
- Ta nun zan? Han zeuek prisionero hartu zinduezen?
- Bai, ba, gero zerian, Santoñan. Bederatzi milla edo. […] ez jeuan handikan ihes eitterik iñora itsasoz ez bazan ta… Batzuk barkuetan ta zerian ta… Zerak jeu… han be bajeuazen Francon zereko… nabalak. Zela esango juat… kruzeruak eta gauzak eta. Ta segiduan harrapatzen zittuen ta barrura ta… Gaitza zuan. Batzuk ihes ein juen, e! Nere tio, juan nintzana, haura pasau zuan, Frantziara pasau zuan. Baiña neuk esan najotsan: “Ni, ni banoia, ni frontera noia”. Ta holaxe geratu nitzuan.
- Ta zeuk frentera zela hartu zenduan erabakixa? Ez zendualako beste urtenbiderik?
- Bai, horixe izan zuan gehixen be. “Ni nora juan bihar nok ni oin?”. Ta gero baitta… baitta… Beste… beste… Bestela ze ein bihar najuan, ba? Gaztia izanda… Hamazazpi urte neukazen, baiña nik ze ein bihar najuan? Eskian ezin neikian hasi. Ba, frentera. Hartu fusilla ta hantxe. […]. Ein genduan, behintzat. Tiro batzuk bota be ein genduazen, ez jakixat iñor azertauko neban, baiña. Holaxe, ba. Horixe dok nere…
- Ta gero han prisionero nun egon ziñien zeuek?
- Gero han hartu giñuezen jefiak eta honek baeukezen beren listak eta gauzak eta, ta barrura, zerera, “al Penal de el Dueso”. Garbittu jittuen mordo bat han. Ta beste bat…
- Hori nun zeuan?
- Gu zerera, gu Laredora lehenengo. Laredon hamabost bat egun edo eingo genduazen itxi… konejuak bagiña moduan alanbradurak ipini jittuen ta plaian. Haintxe. Lo be haintxe eitten genduan. Eskerrak uda partia zuan. Ta haintxe. Gero italianuak, italinuekin ondo, ondo zertu zittuan italianuak. Italianuak… eskerrak italianuak izan zianari. Berak ekarri joskuezen bi lagunendako…
- Kanpiñen modukuak?
- Kanp… Telazko zer batzuk. Behintzat zerian, aterpian, ezta? Iñakik eta nik, nere anaiak eta nik, han holaxe eitten genduan zer baten. Ta mordua holaxe ipinitta plaian. Plaia haundixa dok, e, Laredokua. Ez jakixat ikusitta daukaan.
- Ez.
- Izugarri luzia.
- Ta haura bete-bete einda zeuan?
- Bai, ba, hantxe. Ta hantxe. Ta gero, klaro, han be… jan bakarrik ez dok eitten, norberan premiñak be egoten dittuk eta haintxe, baztarren batera-edo fan ta… Bazittuan han txalet batzuk-eta ta jardin modukuak ta haraxe. Ta hanguak be des… zertuta; zatarra gauzia han bizi zanandako! Baiña… halaxe. Egon giñuazen hamabost bat egunian ta gero izan zuan txarrena kanbixua. Italianuekin oso ondo, e! Italianuekin… Tratatzen giñuezen persona moduan. Baiña etorri zuan gero Ejerzitua ta italianuak juan zittuan. Haura zuan aldia! Haura zuan aldia haura! Katiak eta urrezko zerak eta anilluak eta…
- A! Danak harrapau?
- Kendu ta, ta… Haura sakeua haura! Haura zuan… haura zuan lotsagarrixa! Gero euki giñuezen… Gero formau ta eruan giñuezen grupo haundi bat… Bueno, gero jente asko juan zuan —hainbeste giñuazen, bederatzi millatikan, ba, erdixak edo ez jakixat zenbat— Castro Urdialesera be bai batzuk. Jaio, nere laguna, Jaio haura Castrora juan zuan haura. Ta gu… Beran anaiak be bai batzuk hara ta geratu be bai ta… Holaxe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!