Soraluze (Gipuzkoa)

Batailoiak, gudariak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Andres batailoia. Kuartela Laredon izan zuten; bertan egon ziren formatzen. II. Mundu Gerran Parisen sartu ziren lehenak gudariak izan ziren, komandante euskaldunaren gidaritzapean (Ordoki). Haren inguruko pasadizoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nik gero... "Batallón San Andrés" zuan guria, ezta? "Batallón San Andrés". Ta kuartela euki genduan --holan, mendira juan aurretik--, formatzen-ta egon giñan lekuan. Lehenengo Laredon formau giñuazen. Gero, handikan Monteano edo esaten jakuan, Santoñara bittartian euan zer bat, Kaputxino edo holakuen zera zuan.
- Konbentu moduko bat?
- Konbentu modukua. Baiña..."Batallón de Urruti" edo egon zuan anarkistena edo holakua; zatarra. Han be ein jittuen honek zerak be, zatarkerixak ein jittuen batzuk, e! Joe... Haura eliziaura jeuan kuartel eindda: [...], ohe zikiñak eta... Gu juan giñanian, lehenengo gauzia ein genduana... Kapillaua be [bagenguan], e! Gure kapillaua, gazte bat, arabarra. Ta nahi ebanak konfesau edo komulgau edo ein zera, atake baten aurretikan-ta, nahi ebanak, fedetsua bazan-ta... Ta gu fededunak giñuazen ta harekin... Bueno. Kuestiñua dok... Joe, eske nora juan jatak zera, harixa?
- Ez da harritzekua... Nun esan dostazu? Konbentuan-ta zera komentatzen zebizen.
- Bai, bai. Han kuartelori euki genduan. Komandantia zuan famosua, e! Komandantia. Esango dostat gero ze ein eban harek. Prisionero jausi zanian... Bueno, komandantia Ordoki, famosua. Hori izan zuan, Ordoki hori izan zuan gero Parisera, Paris liberau zanian gerra mundialian, liberau zanian, lehenengo juan zan "el carro de conbate", lehenengua sartu zana, horixe izan zuan. Euskaldunekin. Gudarixekin formauta jeukan han be, Parisen be, grupua. Ta berak izan zittuan lehenengo sartu zianak Parisen. Hori,
gure komandante hori, Ordoki hori. Ta nik... Ordokikin akordatzen nok... Nik asistente moduan, gaztia zela nitzan, teniente baten asistenete moduan eitten najuan. Ta kapillaua ta hori, tenientia, ta Ordoki ta ni musian. Horrekin, Ordoki famosuorrekin.
- Deskantsua zeuanian?
- Bai. Ta behin billau najuan --oin dala urte batzuk-- zahartuta ta nausittuta, eta ezautu najuan Ordoki. Ta "Gogoratzen zara nerekin?" ta ez, ba, [...] haura...
- Zenbat urte...
- "Ba, ni naiz Pico [Betaion] egon nitzan ni zurekin azkenengo prisionero hartu aurretikan, ein giñan aurretikan, zerian", ta "¡Ya recuerdo!".
- Akordatzen zan?
- Erderaz eitten juan, [...] ikasi juan euskeraz be gero, e! Baiña... "Ya me acuerdo de un cahval. ¡Eras tú! Ya me acuerdo yo".
- Ta bera nungua zan, ba?
- Bera irundarra edo. Irundarra. Baiña gero Franzian ezkondu zuan han ta... Hil zuan, e! Baiña balientia...! Badakik ze ein eban harek? Prisionero hartu juen ta haura fusilau eingo juen seguru-seguru-seguru naok, mordua garbittu jittuen ta. Ta haura zuan "un jefazo", baiña... holakotxiak barrabillak be, e! Dio! Eta badakik ze ein eban harek? Nik ez jakixat zela, baiña konsegidu juan erropia...
- Soldauana edo?
- Falangista. Falangista jantzi galoi ta guzti ta ate prinzipaletik urten juan. Ta atekuak be "dra!" saludua ta... Franziara pasau. Gaiñera, lurrez, e! Ez itsasoz, lurrez! Pentsaik zelako bragaua zan!
- Bai, bai, bai.
- Haura zuan gizona haura! Dio! Ordoki. Ez jatak ahaztuko sekula.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia