Soraluze (Gipuzkoa)

Erreketeak Soraluzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Familia kontuak. Aita, EAJ-ko alkateordea. Ama, haurdun. Irailaren 22an, erreketeak sartu ziren Plazentzian. Aita atxilotu eta lau urtean "Fuerte de San Cristobalgo" espetxean izan zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Horretarako, guk urten genduan, ta gure aittak be urtengo juan, zegaittik eze teniente-alkatia zuan PNV-kua, eta orduan garbittu eitten jittuen. Bueno, eruan ta "di-da!" [...] kamiño baztarrera [...] ta fuera. Eta... Baiña tokau zuan ama haurdun jeuan, Benan gaztienakin haurdun jeuan orduan. Eta haura... Setienbrian sartu zittuan reketiak hona ta zerian, abenduan zortzixan jaixo zuan. Aitta be, ba, ama hola laga zortzigarren umia...
- ...eukitzeko...
- Dana lagata juan [baekan], ba, geratu zuan, ta segiduan. Hona sartu hogeta bixan, reketiak sartu zittuan. Ta hogeta seixan, bazkaltzera zoiala-edo -- ezkutuan, e! Ezkutuan etxian egon bihar--, "da!" sartu zittuan aguazillak bi reketekin armauta sukalderaiñokan ta "Venga, tiene que venir con nosotros". "Un momento, por favor -- amak esan jotsen--, iba a comer ahora", "Enseguida volverá". Eruan juen ta lau urtian egon zuan kanpuan. Espetxian egon zuan. Baiña espetxerik gogorrenetan, e! Hau, "Fuerte de San Cristóbal"-ko lurpian euan zerian. Bera bronkitikua zuan berez. Lurrian lo eitten, ez asistenzia medika ta ezebe barikan egon zuan ixa hillian be. [Elisipaela] edo Ixipilla beltzakin be egon zuan.
- Gaixotasuna?
- Kristonak pasau jittuan gizajuak. Etorri zuan lau urtera. Gero, kanbixau zer asko. Lehenengo Donostiara. Ta, behintzat... Orduan esaten [...]: "¿Con éste qué...?", "Ya hay tiempo para eso, para liquidarle. Ya hay tiempo", behintzat, hamengo batek. Fabrikako direktoria zala-edo esaten juek. "Para eso ya hay tiempo". Berak be semia jaukan, ba, Bilbon preso. Eruan ein jotsen, ta deskuiduan haura garbittu izan balebe, ba... Harek "Ya hay tiempo, para eso ya hay tiempo" esan, ta, behintzat, bizirik urten juan. Nik ez jakixat, baiña orduan errezau be eitten juen gure amamak eta aittittak eta. Harek fedia be halakotxia, "y la fé mueve montañas" esaten dok, ezta? Ta haren errezuak edo zeozek lagundu jotsen, zegaittik eze bizirik geratzia zuan orduan... bueno!
- Eta hori ze zan, zeure... ze senide esan dostazu?
- Aitta! Nere aitta. Gure aitta. Ta gure anai gaztiena jeuan jaixotzeko. Zaharrenak giñuazen Iñaki, zaharrena, ta ni gero.
- Ta zortzi anai-arreba izan zarie zeuok?
- Zortzi gaittuk. Sei segiduan mutillak, zazpigarrena Katariñe emakumia zuan, dok, eta --danok bizi gaittuk, e, oinddiokan!-- eta gero Benan, gaztiena. Osea, zortzi danera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia