Soraluze (Gipuzkoa)

Etxetik Bizkaia aldera ihesi

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Plazentzian, abertzale eta liberal gehienek guztia laga zuten eta Bizkaia aldera joan ziren. Berak 16 urte zituela, irailaren 20an, senide batzuen etxera ihes egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gogorra izan zuan haura. Ta hamen be, Plazentzian tokau zuan, ba, abertzaliak giñanok, danok --orduan PNV-a zuan orduan, ta gero liberalak be bai, liberalak edo zerak--, danak, gehixenak, familixarik gehixenak, laga dana, ahal eben koltxoiren bat-edo hartu ta trenak-eta ipini jittuen ta juan giñuazen zerera, Bizkairutz.
- Zeuk zenbat urte zekazuzen...?
- Nik hamasei urte neukazen, hamasei urte. Bai, hogeta hamaseixan zuan. Milla bederatzirehun ta hogeta hamaseixan urten juan gerriak ta nik urtarrillian zertuta. Ta hori hogeta hamaseixan... Zela dok "setienbre"? Irailla...
- Bai.
- Iraillan hogeixan urten genduan --akordatzen nok--, domekia uste juat zala. Eta Iñaki nere anaia ta ni; ba, gu nausixak giñuazen, harek hamazortzi urte ta nik hamasei. Ta urten genduan trenian, senide batzuen etxera juan giñuazen. Orduan pentsatzen genduan hamabost eguneko ipuiña izango zala. "Ba! Horrek segiduan etorriko dittuk abioiak", halakotxiak pentsatzen genduazen.
- Ta ordurako allegauta zeren?
- Ez, ba. Handik egun bira sartu zittuan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia