Ikazkintza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txondorra egiteko lehenik zuhaitzak bota behar. Idiekin garraiatzen zuten egurra. Gurutzea txondorra bedeinkatzeko.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2003(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:05:32
- Erref: SOR-024/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Ikazkinak eta txondorrak
Transkripzioa
- Zuek ze eitten zenduen? Zu heltzen ziñan baso batera eta dana zeuk eitten zenduan? Lehelengo hartu arbolia ta...
- Lehelengo bota arbolia. Gero harek adarrak apaintzen hittuan danak. Txikixak kentzen jakuazen ta harek tantai haundixak geratzen zittuan. Ta idixekin-edo batu.
- Tantaiak esan dozu?
- E?
- Tantaiak?
- Tantaixa esaten jakuan pago adarrari. Harek adar txikixak-eta kentzen jakozen, tantaixak, pago-tantaixak. Harek batzen hittuan hara buelta hara. Hau dok txendorran... hau dok txendorra ein bihar douna, ta hona bueltara batzen zittuan harek osorikan idixekin. Gero txikittu metro bat inguru altuan. Gero han bueltan lagatzen hittuan, mehienak azpirengo, ta senduak bueltan. [Behetik gora], mehiak lehenengo azpixan, ta senduauak, senduauak, senduauak... pillia eitten heban han. Ta hurrengo zertu bihar dittuanian harek ya gertu heukazen. Ekintzen hetsan atzera ipintzen honen kontrara ipintzeko. Han berriro haura geiñetiken kentzen-kentzen, ta senduenak tokatzen [...] lehenengo azpixan danak, ta mehetzen, mehiuauak-mehiauak, azkenian harekin mehiekin hik [bolia] eitten heban, tapatzen heban orbelakin, ta gero lurrakin tapau. Ta hamen goittik behera [sartutakuan] egur haura, hola, beste bat harek [kurutzia esaten juen] hemen sartuta eruaten juan, [gabillian] moduan. Hau egurrau, hemen euan egur sendo haura, honekin ta ikara batzuk-eta erein zerian ta tira ein ta etaratzen heban gora, ta han beheko barreneraiñokan haura zuluaura geratzen zuan. Geiñekaldian sua ein, ta sua eitten zanian, lehelengo lana: kurutzia gaiñekaldian ipiñi. Eitten heban: basuan pago-adarra, pagua, hau baiño senduaua, holako sendoerako adar bat hartzen heban holako luzerakua. Haura joten heban ta jo-ta hemen behera pixkat bringatzen heban, ta gero honi sartu [...] beste egur bat hemen, ta kurutzia indda. Hau kurutziau geiñekaldian ipiñi. Txendorra hemen beuan, hemen geiñekaldian kurutzia egoten zuan.
- Hori zetako izaten zan?
- E?
- Zetako...?
- Kurutzia bedeinkatzeko.
- Bedeinkatzeko?
- Bai.
- Gero, txendorra hik hemen eindda ta, konparaziño, hor errekia, hor albuan, ta txendorra hik hamen berdin ein, ta tapau be bardin samar ein, igual txamar, tapau dualakuan, ta segiduan izaten zuan haura aldiaura lurrakin gehitxuao kargau bihar. Han dauan urak sua hara eruaten jok.
- Tiratu eitten dau?
- Tiratu eitten jok. Gitxi, baiña beti. Jeneralian, beti haura aldiaura gehixao kargatzen ibili bihar suari eusteko. Bestela, sua bardin ez badoia, haura txendorra bardin-bardin ez badoia goittik behera gastatzen-gastatzen, "ya se jodió". Harek danian bardin juan bihar jok. Haura pixkat goixan [zertzen] lehenengo, brasia eitten danien, paliakin han zulotik behera botatzen dotsak, ta gero egur-kaskuak berriro ondorian ta zerian ta... Berriz be han keia edo zera ekitten danian, bota palakada bat edo bi berriz lehelengo brasia, berriz be egur-kasko batzuek eta zerian, ta haura belaxe betetzen dok goraiñok [...] zuluaura. Goraiñok betetzen danian tapatzen dok zohi haundi batekin... Zohixa badakik zer dan?
- Bai.
- Bai? Ba, harekin tapatzen dok ta han egoten dok haura keia darixola. [...] Gero, geiñian [...izeten dok], ba, zuk gaur goixian tapau hau, edo su emon ta sua zertu ta tapauta ipiñi [...], illuntzi aldera berriz haura zohixaura kentzen dotsak ta hartzen dok egur bat, eta zirikatu goittikan behera. Ta zelan barruan botatzen dan haura egurraura harek [...] erreta egoten dittuk. Harek ahal dan ta behera bajatu danak, han berriro be barrixak sartu ta berriro be tapauta ipiñi. Ta gero, poliki-poliki eitten dok puntan egurrak biguntzen. Ixo norbera geiñera --hari lehenenguan be, ba, holako zabalera bat edo geratzen jakok, [...]--, pixkat zertzen danian haren geiñera ixo, han geiñian hola sakatu, ta "krak-krak" ekitten dok, ya iketza eitten dauela muestria. Ta gero haura, sakatzen-sakatzen, egunian pare bat aldiz sakatu bihar izeten dok haura. Hartzen dok haga luze bat heu hemen haren geiñian bueltan ibiltzeko, ta harekin defendiduaz [...] geiñian.
- Badaezpada be...
- Bai. Hau, konparaziño, honenbestian bada, goixan geratuko dok, ba, hola, batuao. Ya han batzen-batzen juaten dok, gastatzen-gastatzen juaten dok behera. Holakoxe zabalerako koska bat [eruaten] jok; egosittakua hor, ta bestia artian be hemen koskia juaten dok beheraiñokan. Ixa beheko barrenera... barrenera allegatzen dan inguruan, [sua] allegatzen dan inguruan-- aurretikan egoten dok ya kerik eta barikan denporalian, egunetan--, gero ixa barrenera allegatzen danian, bera ekitten dok keia darixola behetikan txendorra. Ya senaillia sua beheraiño allegau dana.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!