Soraluze (Gipuzkoa)

Ezoziko jaiak

Ezoziko jaiak <p>Jaiak zelakoak izaten ziren. Ezoziko jaiak; hiru egunetan jendez beteta. Herri-kirolak: ahari-topekak; idi-probak...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaiak zelakoak izaten ziren. Ezoziko jaiak; hiru egunetan jendez beteta. Herri-kirolak: ahari-topekak; idi-probak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta jente asko batzen zan orduan jaixetara? Zelakuak izaten zian orduan?
- Orduan? Aurten Ezoziko jaixetan --hiru egunetan egon dia, eztok? jaixak Ezozin-- hiru egunetan baiño gehixao orduan Ezoziko egunian batuko zuan jentia Ezozira. Ezozitikan, hor behetik, zerian, oin kamiñua daon lekuan, hor bide zahar bat zuan, burdi-bide edo esaten jakona. Ta gero hamen Armendittikan gora be dana gaztaiñadixak-eta hor gora. Horrek danak jo-ta jentez tapauta egoten zittuan. Ezozin ordurako bazuan, taberna moduan eukitzen eben hori, lehengo zaharraura, ta kaletikan beste lau bat taberna kalekuak [juaten] zittuan egun hortarako Ezozira. Han [Espilla] aurrian be bai ta [zerran] aurrian bi edo, plazan eskiña bixetan ta goiko zerian be bai, elizpian be. Baiña jentia...! Orduan izaten zuan jentia! Gaur Ezozira juaten dan jentia bapez harekin konparauta.
- Eta ze zian, jaixen artian haundiñak Ezozikuak?
- Ezozikuak? Ba, bezperan zeoze egoten bazan, ta gero bertan, Ezoziko egunian, bakarrikan. Ez oingo moduan, egunetan ez zuan lehen izaten.
- Eta ze egoten zan egun hortan?
- E?
- Ze egoten zan?
- Bersolarixak eta aizkoran be igual batenbatzuek eta harrijasotzen be bai ta... izaten zittuan. Adari toperen bat edo beste be igual ta...
- Adari topekia ta be bai, e?
- Adarixan-topekia ta egoten zittuan. Proban be bai idixekin.
- Idixekin be bai, e?
- Neu izenda nao Kiruetatikan idixekin. Oin galduta egongo dok haura, ta hantxe plazian beheko barren-barrenian egon zuan harri zakar haundi bat. Haretxekin, lurran geiñian.
- Ta ze, Plaentxiako beste batzuen kontra edo?
- E?
- Plaentxiako...
- Munetakua bestia. Harekin. Ta harek... Haura zuan aurretikan, tokau jakuan, Pio edo, artistia. Ta hari tokau jakuan aurretikan ta harek bost ultze edo ein jittuan. Nik harek ein nittuanian, ba, lagatzeko moduan zertu nitzan. "Beste batzuek" eta "Beste batzuek" eta jentiak. Eta beste sei edo ein najittuan. Gero meriendia emon oskuen idixekin juan giñalako ta... Demasa ein gendualakuan idixekin juan giñala ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia