Soraluze (Gipuzkoa)

Bertsolari ezagunak Soraluzen

Bertsolari ezagunak Soraluzen <p><em>Txirrita</em> batera eta bestera ibiltzen zen bertsotan. Bertsolariak Soraluzen. Gaurko bertsolariak. Manuel Olaizola <em>Uztapide</em> bertsolaria.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txirrita batera eta bestera ibiltzen zen bertsotan. Bertsolariak Soraluzen. Gaurko bertsolariak. Manuel Olaizola Uztapide bertsolaria.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, orduan, esan dozu Eibarren egon zala Txirrita kantuan, ta Plaentxian be bai eta...
- Hori leku askotan orduan.
- Sarri etortzen zan hona ingurura?
- Bai. Hona ta leku askotara hori orduan, oin bersolarixak dabizen moduan ibiltzen zan hori bersuetan.
- Jaixetan lehenao bertsolarixak-eta izaten zian?
- Bai.
- Auzuetako jaixetan eta...
- Bai, bai. Hamen, gu mutikuak giñala ezautu genduazen hemen Ezozin-ta be bertsolarixak.
- Eta hona zeintzuk etorten zian?
- Hona gehixen-gehixen... Oin akordauko jatak... Kauen dio! Hau markia izango juau horraittio!
- Ta nundik edo zela? Harek orduan mikrofono barik kantauko eben, ba...
- Ordun bariken, ezer bariken. Ondio denpora asko ez dala, horren gaiñian, hau, Garmendia bersolarixa? Harek. Harek eguenetan, zortzi ta larenak aldian edo Arratetikan jardutzen jok berbetan. Ta harek esan juan "bersueta kontua ta, baiña lehen bersotan... Gaur badarela bersolarixak eta gaur badarela bersolarixak eta, baiña ez nao zihero de akuerdo" esan juan. Gaurko bersolarixak iztarririkan ez daukek, iztarrixa hortarako ipinitta ez daukek, ta hortarako iztarrixa ipiñi ein bihar hortarako. Iztarrixa pixkat gogortu ein bihar izaten da, norberak etara, ezta? Berbia haura [lorittu edo zertzera], inddarra ein ta eztarrixa preparau ein bihar izaten zala. Gaur dabizen bersolarixak altabozik barikan ipini ta nahi neuke ikustia. Edo gustauko [litzake] halako aberixa bat izenda baleo, ta halako zer baten pozik egongo nitzake, ia zelakuak kantatzen dittuen. Uztapide ta zittuan hemen [etortzen] izeten zianak. Solterua zuan Uztapide. Ezautuko huan hik igual... Ez?
- Ez, entzutia bai baiña...
- Uztapide, ez?
- Entzutia-ta bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia