Soraluze (Gipuzkoa)

Baserria erre zeneko bizipenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goizeko lehenengo mezara etortzen ziren. Baserria eurena zen. Baserria erre zitzaieneko kontuak. Aurrerago ere erre omen zen baserrian, eta orduan behi batzuk ere erre zitzaizkien. Eurek pertsona eta animalia guztiak ateratzea lortu zuten, baina barruko gauza guztiak erre zitzaizkien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan mezetara ta... juan... oin baiño... jentia juan bihako zan zuzenao oin baiño, ezta?
- Bai, gu be etortzen giñan, lehenengo mezetara etortzen giñan, lasta-azauakin etortzen giñan.
- Bai, entzunda daukat...
- Jo, hori be galdu da majo, gauzia... Gero hor be, zertu zanian, eruan zanian, ermittia, San Inazio, jaiero egoten zan, ezta? Beti batenbat etortzen zan, fraile edo batenbat, gu horra juaten giñan. Oin horrek danak galdu dia, e? Baiña gu... hoixe etortzen... Gu bakarrik ez, e? Hor goixetakuak-eta be bai. Edurdungotik-eta zela etortzen ziala uste dozu? Farolakin edo bestela, lasto-azauakin. Neguan ta...
- Zeuek basarrixan ze, errentero ez ziñien izango?
- Ez, basarrixa geria zan, geria zan basarrixa.
- Eta gero kalera, hona bajatu ziñien?
- Hau hartuta geunkan hau etxiau etxia erre zanerako, erre ein zan basarrixa. Ta... Hau erositta geunkan ordurako, ta gero hona bajatu giñan.
- Gero honaxe...
- Baiña ha dana erre zan, e?
- Dan-dana?
- Ganau... Eskerrak egun-argiz tokau zan ta ganauak eta danak etara genduzen. Ta Felix zeuan gurian geixorik orduan, ta haura ohetik atara neban eta bestiak piñurixan zebizen, piñu-markatzen, Jose Ramon ta gizona ta anaia, hil zana. Ta haura ohetik atara neban ta akordau nitzan sua. Sua ez, sukaldia jo-ta dana illundu jatan.
- Keiakin?
- Bai. Ta gero dana argittu, zu! Ta urten neban kanpora ta pentsau neban tximinixiak su hartuta, ta ke ba! Tximinixiak e... tximiñixatik normal keiak urtetzen zeban. Juan nitzan beste aldera ta... ointxe be ikusi eitten dot, ate bittartetik haura zan sua urtetzen zebana! Esaten notsan han, Osintxun bizi da, Rosarito edo... matarifia Bergarakua ez dakit ezagutzen dozun, Labaka?
- Bai, Labaka ezautzen dot.
- Haren ama han eguan Unamunora etorritta, ta ni hari diarka, “Rosarito!” ta inok be kasorik be ez zostan eitten, ez zeban entzuten. Eta ama euken harek ohian, ta justu-justuan atara zeben ama, e?
- Handikan?
- Barrutik. Atara ta segiduan jausi ei zan tetxua, behera.
- Nahikua suerte behintzat...
- Suertia? Bueno! Ba, lehen be erretakua zan Unamuno, gu artian jaixotzeke genden, ezta? Baiña lehenao be martzuan 23a edo esaten zeban… nik amari entzunda nik zela erre zan. Ta orduan txahalak be itxuria erre zian, bi txahal edo esaten zeban harek zela erre zian ta... Oinguan ganauak eta ez... ostian bai trastiak danak erre jakuzen, e! Horrek lehengo basarrixok dana… egurra ta, badakizu?
- Bai, bai, horrek hartuko dabe... Ointxe erre da...
- Ta gero tokau zan hego-haize bat… erre artekua izan zan, e? [Hamarretatik] hamaiketarako dana errata zeuan. Angiozarren erre da ointxe, zuen senittartekuak...
- Bai, tion ta... zera.
- Bai. Ta nik esaten neban e... egunaz tokau zan, bestela geu be bertan erreko giñan, e!
- Akordau ez.
- Horixe, akordau barek, jo-ta pasauko giñuzen! Egunaz tokau zan ta... Zera, esaten ebenn e, gere aldia, erdiko hormia oso ona zekan ta... Baiña batenbatek, ez dakit, ebagi egurrak eta frontalak eta ebagi eta salbauko zala esaten zeben, baiña... [haize bat]... eta batenbatek min hartu bihar zeban ta... bueno…!
- Bai, bai, ez dau merezi.
- Merezi ez, ba, bueno! Sua gauza tristia da.
- Ba bai, ta horrek basarrixak, ba, errez, deskuidotxo bat nahikua... Baiña bueno...
- Ez dakiu zetatik izen zan, ezta? Beste aldetik izen zan ta... Han be mutilla egur-tratuan ta ibiltzen zan ta urtenda zan ta ama ohian, ta arrebia ta alabia ta juaten zian kaletik, ezta, eguardixan, baiña horixe... Lagatzeko, gaiñera, esaten ei eban bertan.
- Zeiñek, andriorrek?
- Andriak, esaten ei eban, lagatzeko.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia