Gaixotasunen inguruko azalpenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: SOR-006/046
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak
Transkripzioa
- Lehen elgorrixa ta kukurruko eztula ta…
- Zein? Zein?
- Elgorrixa…
- Eztula, eztula, kukurruko eztula txarra [izaten zuan], e?
- Kukurruko eztula zera da erderaz…
- Bueltau ezin […], bueltau ezinda [eztula…].
- … “tosferina”. Badakizu “tosferina”? Ez? Ba, kukurruko eztula horri esaten jakon. Bueltau ezin ta itto bihar ta itto ezin.
- Ta luzia, gaiñera.
- Ta elgorrixa zan zera, “sarampión”. Ez dakit entzunda daukazun hori.
- Hori bai.
- Kalenturia ta…
- Egarrixak itto biharrian ta zera… urten eitten dau horrek elgorrixorrek gorputz guztian.
- Dana grano moduko zera da.
- Ta, pentsaizu, lehen eukitzen zan hazkuria ta gero emoten zeben ardaua egositta urakin haura berotasunakin haura etaratzeko. Ta mantan batu umia edo euana berriro beruakin urtetzeko. Zuk esango dostazu zelako disparatiak. Lehen halako berua ta pikorra ta gero manta baten batu. Ta gero egarrixak han txarra zala ura ta. Ta oin, berriro, baiñatzen be laga eitten [gaittue].
- Pulmonixakin ta urik barik ittotzen han.
- Urik eran barik?
- [Pulmonixakin] urik be ez ta kalenturia galanta ta… Lehen gehixenak hil, e? Pulmonixakin. Bederatzi egun pasau bihar…
- Bueltatzeko.
- … bueltatzeko, bai.
- Gure ama zana juanda dao Azkortako Agustin zana, gure lehengusua? Zera, pulmonixa ta bedratzi egun ala zortzi ez dakit zenbat dian, oseake, bueltia hartzeko, ezta? Ze esaten jako horri “no sé qué secundarios” edo… Bueno, ez dakit zela esaten jakon.
- “Efectos secundarios” edo?
- Ez dakit zer.
- Bueno, bai, igual da.
- Hori bueltatzeko, horren bueltia hartzeko. Ta gure ama zana be Harkaiztikan gizonak eta andrak ohian hari mutillari eutsi ezindda, kalenturiakin itto bihar ta. Ta hil mordua eitten zian. Baiña…
- Hil gehixao salbau baiño pulmonixakin. Oin pulmonixarik ez dok entzuten, oin neumonia.
- Bai, baiña elgorrixa-ta ez dia […] oin, oin zerak bakunak emoten dittue, batian “para el sarampión”, bestian ez dakit zer…
- Bai, bai, oin kurak eitten dia ta, hartu aurretik.
- Umiak, ba, beren taldetan emoten dotsez oin…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!