Soraluze (Gipuzkoa)

Errekan arrantzan egiteko teknikak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arrantzan egiteko "eskirola" erabiltzen zuten. Ufala zegoenean, ezkailuak bazterrera joaten ziren. Arrantzan egiteko erabiltzen zituzten teknikak: Butroia; kordela; "abutza"; "esparbela". Lexikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskiolakin ibili giñan lehengunian berbetan, ezta?
- Zerekin?
- Peskarako eskirola. Bueno, hau da kafe-txanua, badakizu. Zestua edo banastia esan dostazu badakizula zer dan, guk harrikotzaria esango dotsau, zuek ez dakit ze esango […].
- Bai, harrikotzaria hau.
- Bueno, harrikotzaria. Hau izen deilla harrikotzarian goixa, e! Ta hau formiau halako mailliakin eitten jakon, hau formiau halakuakin eskallutarako.
- Holako saria eukitzen juan.
- Eta ufala danian, ezkalluak baztarrera urtetzen dabe.
- Horrek makilla luzia eukitzen juan.
- Gero hau izeten da holako luzia izeten da, e! Eta ufala danian ezkalluak baztarrera juaten dia ufaletikan ihes eitten. Ufala goittikan behera ta hau eskiola hola pasatzen zan hamen harrapatzeko. Hau berriro butroia.
- Butroia ez, abutsa.
- Honen form… Abutsa ta butroia.
- Bai.
- Ze da hori abutsa ta…?
- Loiñak, loiñak… Hau […] masajiak emoteko daukatena hau, baiña formia halakotxia eukitzen zeban.
- Ez, baiña erdiko hori… Aber, ekarrizu hona. Honen modukua [izeten badok, hau dana] izetia, ezta? Ta gero hori barruan… Aber, ekarri beste hori.
- Zein hau?
- Ez, hori txanuori.
- A! Kafe-txanua.
- Eukitzen juan hemen hau holako bat, honen foman, eukitzen juan hemen arraiña sartu dein.
- A, bai.
- Hau […] ipintzia moduan, ezta?
- Bai. Ta gero urten ezin?
- Ta sartzen [dittuk] barrura ta ez juek urtetzen.
- Bestekaldian muturra itxitta eukitzen eban ta.
- Egurrakin jositta [izeten] zuan, listoia jositta [izeten zuan]. Barbuak eta harrapatzeko botatzen zuan ta eukitzen zuan egun bat edo bixan ta etara [uretatik] ta atzera bota ta…
- Bai, bai, hori botelliakin be itten da, botellia…
- Eskalluekin be botillekin be itten da ezkalluekin be, baiña oin ez dakit horrek botellaorrek darezen be, e!
- Bai, botillak egongo dia!
- Nun? Aber, nun?
- Zurixak, nahi izeten zittuen zurixak.
- Zurixak, baiña beste gauza bat: botilliakin…
- Erdixan, bai…
- Bai, oin daren botillak…
- Zulua horren formakua, horren forman…
- … lisuak
- Honen forman euki deixela ipurdixa botilliak.
- Bai, bai, bai, bai.
- Baiña oin gitxi… oin ez dakit iñun be daon halakorikan, danak botellak dare lisuak nik ikusten dittutenak hamen.
- Bai, […] lisuak.
- Ta halakuak bihar zian. Ta gero muturrian kentzen otsen kristala limiakin edo, ta sokiakin lotuta botatzen zian ta gero ezkalluak sartuta egoten zian goizian.
- Ta markia da hori be, sartu eitten zittuan ta urten ezin, e!
- Urten ezin…
- Asmau ezin!
- Asmau ezin…
- Ta guk zerak be bai…
- Ta zulua, zulua iguala do, ba, […].
- Zulua badao…
- … kordela esaten jakon, akordatzen zara? Zu be ibilitta egongo zara kordelekin peskan…
- Hoixe!
- Kordela izeten zuan soka luze bat, antzuela mord… antzueluak mordua ipinitta txixariakin. Ta hari puntan, ba, beruna edo lotzen jakon soka luziari ta gero botatzen zan ibaira ta gero, ba, baztarrian dauan arbola zer bateri lotuta gelditzen zan haura. […] aingirak-edo barruan, […] edo.
- [Baiña harri bikin] ba bai kordelak botatzen zian […] errekan. Ta butroiakin be bai. Butroiakin harrapauta nao aingirak harrapauta nao.
- Hori, butroia esan dozu? Hori esplikau dozu edo ze zan?
- Hori abutsa guk esan douna…
- Hau eskirola, honek hormakuak.
- … butroia be estilo hoixe. Horrek… hori zeroi… horrek… Ez, hori zeroi.
- Hau… hori. Horren modukuakin inda…
- Hau, e, ez, baiña…
- …[…], ezta?
- … harixakin eindakua izeten zan, e! Maillia.
- […] abutsandako modukua hori… […], horretxen moduan.
- Honek ipuin asko aztarketia […].
- Orduan, izenak zela dia? Butroia…
- Eskirola…
- … eskirola…
- Abutsa.
- Abutsa.
- Ta bestia kordela.
- Ta esparbela. Beste bat [izeten] zuan, hola bota ta zabal-zabal geratzen zuan. Esparbela esaten jakuan hari.
- Hori ikusitta eukiko dittuzu, arrantzaliak, ez dakizu, zela botatzen daben peskarako? Ba hamen be itten zan [Irukurutzetako] errebueltan.
- Loiñak-eta harrapatzen zittuen.
- Loiñak eta…
- Loiñak eta barbuak be bai.
- Ointxe sasoian harrapatzen zian ur-agorra zela egoten dan. Ur-agorra badakizu zer dan?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia