Soraluze (Gipuzkoa)

Gaztea zela hasi zen gerra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bizimodu gogorra. Gerra gazterik bizi izan zuen. Bizimodua asko aldatu da azken urteotan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze nahi dozu esatia? Gero taillarrian, gero nobixua... ez dakit zenbat denpora... urte ibilli nobixuakin, ez oingo moduan...
- Bai, ba...
- ... eta ezkondu ta hala! Ze nahi dozu? Horixe...
- Gure gazterixia ez zan izan bape...
- Ez, ez...
- Lana ta lana ein bihar ta, gaiñera, gaiñera hutsa irabazten zenduan.
- Baiña pozik, e? Amari entregatzeko zera ta... Eneee!
- Horixe bai, pozik.
- Ez da oingo moduan, e!
- Eta erromerixia bazeuan...
- Maltzara ta.
- ... Maltzara erromerixara, oiñez, han filarmonikia egoten zan, ba. Dantza batzuk ein ta aintxintxika atzera kantuan, kantuan atzera etxera ta, ba! Abarketekin, baiña pozik...

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia