Gerra garaian, Soraluzetik ihesi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra Zibila irten zenean, 14 urte zituen. Lehenik, Bilbora ihesi; gero, Santanderrera eta Frantziara. Mairuek sarraski ugari egiten zituztela aditzen zuen, eta Soraluzera itzultzeko beldurra zeukaten.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: SOR-004/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ba, ni horixe. Hamalau urtekin gerria zertu zan. Kanpora fan. Bilbotikan... Lehelengo Bilbon egon giñan. Bonbardeua bonbardeuan gaiñian. Nik hartzen neban... Zatopek, badakizu zein zan Zatopek? "Un corredor de esto"... "No hay quien me pillaba a mí". Eneee... Ta gero Bilbotikan Santanderrera. Santanderretikan Franziara.
- Bai, nik gerria ez neban pasau.
- Franziara. Lehenengo egon nitzan familixa batekin han. Berekin, hartu zosten ta. Gero handikan etorri nitzan tio [bat...], nere aman anai bat [zeuan] Hendaian ta hantxe egon nitzan. Gero han be, gero, harek kanpo de konzentraziñora juan bihar zala ta honaxe etorri giñan. Bildur bat hona etortzeko... Horixe. Honek esan dabena, hemen moruak eitten zabela ez dakit zer ta badakit zer ta bildur batekin ni hona Plazentziara...!
- Ta zeu bakarrik ibili ziñan?
- Bai, bai, neu. Bildurra nakan hainbeste bonbardeuari ta hainbeste... Laga ama ta aiztia ta ni zerera. Bai. Oin baiño balientiaua.
- Ta zenbat...? Denpora askuan ibili ziñan kanpuan-ta?
- Ba, noiz etorri nitzan ni hona?
- "Cuarenta y..."
- [...] "desde el treinta y seis"...
- Gero hona etorri hona... Enee... Ni hemen daneri [...] baiña daneri bildurrez, e? Gero biharrera ta gero hantxe. Baiña pasauta "las canutas".
- Ta, orduan, lau urte bastante [...]?
- Bai. Lehelengo Bilbon egon giñan bastante denporan.
- Bai, hemen gerratia gogorra izan zan. Gogorra. Nik ez neban pasau, e! Nik ez neban pasau.
- Nik bai. Nik pasau nittunak...! Gero Barzelonara. Barzelonara. [Santanderretikan] Barzelonara. Han Granollers-en [gaozen], bonbardeo bat egon zan, baiña... Gernikako pare, e! Ta hori, tio, nik esaten dotena, haura Barzelonan zauan ta gu Granollersian. Ta etorri zan pentsatzen gu juan giñala Pekiñera. Ta ondiokan be bizirik.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!