Gerra garaian Gasteizen
Gerra garaian Gasteizen. Familiako kontuak. Anaia preso egin zuten; ahizpa Bizkaia aldera ihesi; gurasoak Soraluzen gelditu ziren.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: SOR-004/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Bai, ba, ni e... gerra-denporan hor zihar juan giñan.
- Ni ez nintzan juan gerra-denporan hortik zihar zegaittik eze Vitorixan nenguan, kriada nenguan Vitorixan. Eta haura lehenengo egunetikan nazionalekin geratu zan ta...
- Ta han libre?
- Han libre... eta han kitto! eta gaiñera asko sufritzen neban, e? Zegaittikan e... Plazentzian gorrixekin, eta enee! gurasuak hamen. Gero reketiak sartu ziala, aurrera juan bihar etxekuak eta gero, ba... Aitta ta ama ez zian juan, baina anai-arrebak, anaixa bai, anaia bai, juan zan, ta e... Elisabete, moruak bularrak-eta moztutzen zebela ta... aurrera, juan bihar, Bizkaixara... ta harek noiz etorri? Gure mutilla, gure Migel harrapau zeben prisionero ta... Eneee!
- Anaia?
- Anaia, bai.
- Ta gero, ba, haura be… aiztia be etorri zan. Haura kanpora ezkondu zan, ta gero, ba, hamentxe, gurasuekin...
- Poliki-poliki?
- Hamentxe...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!