Auzolanean egiten ziren beharrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auzolanean egiten ziren lanak: gari-ebatea; gari-jotzea. Auzolana nola antolatzen zen. Gari-jotzea, makinarekin egiten zuten. Arto-zuriketa. Garo-ebatearen inguruko azalpenak. Toponimia.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: SOR-003/023
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Artoa
Transkripzioa
- Hori eitten zan, irittia bakarrik eitten zan danak batera ala gehixao be bai?
- Gari-jotiak eta…
- Gari-jotiak be bai?
- Bai, gari-jotiak. Bueno, danian gari-jotiak batera.
- Ta hori zela izaten zan?
- Garixa... garixak [...] jotia! Dozena bat lagun, hamahiru-hamalau bat lagun bihar izaten zittuan. Hemen, Barrenetxetik behera, behekuak, ta Barrenetxetik gora, goikuak arreglatzen giñuazen. [...] gari-jotia zanian hona, hurrengo Uzkatera (Urruzkarate), gero gurera, ta Kortara, ta Goenetxeara ta Izarrera ta... etxerik etxe. Fuera!
- Ta danetara juaten ziñien ta han garixa jo?
- Gero danon artianjo ta... benga!
- Ta zela joten zan garixa?
- Makiñia [jeukaun] ta makiñiakin, azauak, zarra-zarra. Batzuek lastua eruan ta beste batzuk garixa ta, beste batzuk garbittu ta ekarri beste batzuk ta... Txindurrixen moduan danak. Txindurrixak hor ibiltzen dittuk, ba? Igual-igual-igual-igual... Hamabi-hamalaubat lagun.
- Ta gero artuakin be eitten zan hori?
- Eez. Bueno... Lehenago eitten ei zuan, baiña nik ez najuan ezautu.
- Ze eitten zan lehenao?
- Arto-zuritzia, arto-zuritzia. Artua heltzen zanian soruan, ba, ekarri, erretirau, ta gero gabetan artua-zuritzera.
- Gabetan juten zian?
- Gabetan, esaten juek, gabetan juaten ziala. Egunez lanian ibili ta gabian arto-zuritzera.
- Kontuak kontauaz ta?
- Kontuak kontau-ta, hala ibiliko zittuan! Nik ez jakixat. Nik ez najuan ezautu. Lehengo gauzak holaxe.
- Ta bestela ze gauza eitten zian danok batera, auzolanian ta holakuak ta?
- Auzolanian? Garo-ebaten be bai.
- Garo-ebaten be danak batera ibiltzen ziñaten?
- Garo-ebaten batzuek, batzuek, danak ez ba, seguru, batzuek bai. Gero gabian haizia etorri ta danak eruan be igual ta...
- Garuak?
- Hoixe!
- Ta gero garo-ebatera nora juaten zan jentia?
- Jentia nora? Ba, mendira! Batzuek Atxoliñera edo, ta beste batzuek Muneta-Karakate aldera-ta...
- Zuek urriñen nora juaten ziñaten?
- Gu, urriñen? Hona, Eitzagako terrenuak edo Kortakuak edo... hementxe, hementxe.
- Ta zerekin ebaten zenduen, e...?
- Igitaixakin.
- Dana?
- Dana. Igitaixakin, bildots-narrua ipini hemen aurrian, erropak apurtu ez deittian, eta... bildots-narruan danak batu. Ta igual etorri gabian haizia ta, “Aiba dios!” Jo-ta... “Aiba! Eruan dittu danak eta!”, kitto! Ota artian hor, besada bat hor, [...]... kitto!
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!