Soraluze (Gipuzkoa)

Morroiak, neskameak baserrietan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Morroiak, kriadak, apupiloak. Batzuk baserriko lanetan lagundu eta tripa truke egoten ziren. Apupiloak, kalean lan egin eta baserrian jateagatik dirua ordaintzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gehixao apopillorik ezautu zenduan zuk hemen? Ez zenduen esaten beste neska bat be egon zala?
- Kriada bai, kriada [zittuan harek].
- Eta kriadatik apopillora ze diferentzia dao?
- Bueno, ba! Kriadak, ba, lana ein biher izeten juen; ta apopillo, harek jan ta juan eitten zuan. Harek ez juan lanik eitten, harek pagau eitten juan ta, ba, kitto.
- A! Apopillua ze izeten zan, pagau eitten zeban?
- Bai, ba! Ta kriauak eta kriadak, ba, harek lana eitten [euen].
- Ta harek, apopilluak, ze eitten zeben, kalian lana ta gero…?
- Harek kalian lana ta hemen jan ta…
- Hemen jan ta lo?
- Jan ta lo. Ta gero jaixen-ta ganajatekuak ein ta hantxe, laguntzen.
- Ta horretakuak baserri danetan egoten zian, e? Edo askotan?
- Leku askotan.
- Ta hori zegaittik zan, handik, Elgetatik, etorri bihar ta hemen ez zekalako zerik?
- Ezer etxekorik-eta ez edo, ta nunbaittera juan ein bihar ta jan ein bihar ta lo eitteko lekua ta erropak garbittu ta [badakik…]
- Ta baserrikueri be komeniko jakuen igual…
- Bai, komeni edo… bai, ba. Orduan ez jauan kalian oingo moduan, e! Kalian ez jauan ezer.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia