Soraluze (Gipuzkoa)

Postura kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Postura desberdinak. Korrikalariak; aizkolariak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Halatxe, halatxe. Mendira fan ta… billau mendixan ardixak nunbaittekuak eta adarixak edo ta haretxei topeka erein ta…
- Korrika-ta be eitten zian apustuak?
- Ba, gitxi. Ez jauan hamen holako apeziñoik.
- Zuk ezautu zenduan batenbat?
- Zer?
- Korrika apusturen bat?
- Ezautu ez; zeintzuk zien bai bajakixat. “Luzia” Azkoittiko bat. Haura jokolari ona zuan, jokua eitten jekixan harek; eitten jakin. Jokua jokatu baiño lehenao irabazitta. Harek Eibarren jokatu juan: hankiakin elizia ikutu ta zeiñek lehenao bueltia ein, Joxe Marin tabernatik edo ez dakit zela zan. Ta bat aintxiketalarixa ona, gaiñera! Azkoittiko […]. Puf! Aintxiketalarixok [saltoka], aiba dios! Bestia, Luzia, haundi bat zuan. Luzia, aizkolarixoixe! Bueno. […] poliki-poliki. […] bestia “ba!” ta anda dios! Ein jok [elizatik] bueltia edo —ein ei juan— “Ba! Irabazi juau!”. Ta bestia buelta einda […] noizbaitten! “Hik jokua hik irabazi […]? Hik ez dok jokua irabazi! Ja! Jokua neuk irabazi juat!”, “Oin alleau haiz ta hori esaten atrebidu eitten haiz?”, “Bai, atrebidu eitten [nok]. Hankiakin eliziai ikutzia ez [juau] esan? Hik hankiakin ez dotsak ikutu, hik zapatilliakin ikutu dotsak”. Ta harek erantzi abarketak, erantzi galtzia ta hankiakin “dak” ikutu ei [jotsan]. Jakin!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia