Kasimiro Plazaola Zubierrementeria

Soraluze (Gipuzkoa) (1921-2010)

Biografia

Soraluzeko Errekalde kalean jaio zen. Ama Elgetakoa eta aita eskoriatzarra zituen. Aitak mandatari lanean jarduten zuen, zaldiarekin eta orgarekin Bergarara, Eibarrera eta Elgoibarrera paketeak eramaten. Maristen eskolan ikasi zuen zazpi urtetatik gerra hasi zen arte. Gerra denboran Elgetako Abadekoa baserrian egon zen babestuta. Gerraostean, Amutxastegi lantegian ekin zion lanean, torlojuak eta bonbentzako pieza txikiak egiten. Kanoi lantegian ere ibili zen soldadutzara joan aurretik. Soldadutzatik bueltan aitarekin hasi zen mandatari lanetan. Kamioia erosi eta bere kontura jardun zuen garraioan. “Trefilaciones Lete” lantegiko Ino kamioi japoniarra gidatzen eman zituen bere azken lan urteak. Orduko errepideei, kamioiei eta garraioari buruzko azalpen batzuk ematen ditu. Markinatik Soraluzera neskame etorritako Demetri Arrietarekin ezkondu zen eta seme bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-075 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia