Hilario Iturbe Motriko
Soraluze (Gipuzkoa) (1920-2014)
Biografia
Soraluzeko Santa Ana kalean jaio zen, lau anai-arrebatatik zaharrena. Aita azkoitiarra eta ama soraluzetarra zituen. Zortzi urterekin maristen eskolan hasi zen. Euskaraz egiteagatik jasaten zituen zigor gogorrak oroitzen ditu. Hamahiru urterekin Lete lantegian hasi zen lanean, erreminta eta torlojugintzan. Gerra hasi aurretxoan kanoi lantegira joan zen lanera. Gerran ihes egin zuten Berangora eta handik Torrelavegara. Intxortako trintxerak egiten parte hartu zuen. Asturiasen atxilotu eta Avilés-eko kartzelan sartu zuten preso. Handik etxera bidali zuten eta Soraluzen ere preso egon zen. Iterga tailerra sortu zuten bera eta beste bi lagunen artean. Eibarko GAC, BH eta Sarasketa lantegientzako egiten zuten lan Iterga tailerrean, besteak beste. Aita kantabriarra zuen Soraluzeko Mª Jesus Caminorekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SOR-074 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute