Heraclia Maiztegi Mujika
Soraluze (Gipuzkoa) (1919)
Biografia
Aita Txurrukena baserria, (amaren etxea), ezkondu zen eta bertan jaio zen Heraklia. Lau anai arreba izan ziren. Ama Argentinan jaiotakoa zen, Soraluze eta Osintxutik atzerrira joan eta bertan elkartutako bikote batengatik. Lehen hiru umeak Argentinan izan zituzten. Soraluzera itzuli, Txurrukena eraiki eta beste sei ume izan zituzten.Lau urterekin Errege Etxeko eskolako eskolaurrean hasi zen. Bernarda Egiguren eta Maria Teresa Bandaormaetxea izan zituen maistrak. Hamaika urte zituela bere nebarik gazteena jaio zen, eta bera zaintzeko laster utzi zion eskolari. Gerra denboran Bilbo, Laredo eta Castrourdialesen egon ziren. Gerraostean lanean hasi zen, (hiru errelebotan), Amutxastegi arma lantegian, armentzako estopin eta ingudeak egiten. Urtebete Amutxastegin eman eta gero, Madina torlojugintza lantegira pasatu zen, non jubilatu arte jardun zuen lanean. Heraclia ez da inoiz ezkondu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SOR-069 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute