Asensio Txurruka Aizpiri

Soraluze (Gipuzkoa) (1924-2011)

Biografia

Ezozia auzoko Iturbe Zaharra baserrian jaio zen, bost anai-arreben artean laugarrena. Aita bertakoa zen eta ama San Andres auzoko Argarate baserrikoa. Maltzagako eskolan ikasten hasi, eta Soraluzeko maristetan bukatu zituen eskolok. Gerra denboran Elgoibarko Azkue bailara auzoko Agarre baserrira joan ziren, ganadu eta guzti. Bere jaiotetxea baserri zabala zen; errota eta etxerako argindarra egiteko zentraltxoaz gain, zerrategia ere bazegoen bertan; baita dolarea ere. San Andres auzoko Zeleta baserrira ezkondu zen, bertako alaba zen Maria Ariznabarretarekin. Basolanetan asko jardundakoa da. Berak gaztetan sartutako pinuak berak bota eta berriz landatutako pinua laster botatzeko gertu egongo omen da.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-072 2010 Euskal Herriko Ahotsak
SOR-073 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolak eta gerra
2 Baserria frontearen erdian
3 Eibartik txikitoak hartzera Soraluzera
4 Maltzaga auzoan eskola eta tren geltokia
5 Errota, zerratokia eta dolarea etxean
6 Nekazaritzan botika gutxiago
7 Gerraostean etxeko errota lanean
8 Gerran hildako auzoko batzuk
9 Gari-jotzeko makinak
10 Artoa aletzen
11 Harrian ehotako irina gozoagoa
12 Soldadutza Pirinioetan
13 Laian lan asko egindakoa
14 Mendian lanean; argindarra Maltzagatik
15 Bizi guztia baserrian
16 Basolanak eta abereak
17 Auzolanean egiten ziren lanak
18 Errekak garbiak zeudenean
19 Maltzagako erromeria
20 Azkoitiraino neska-laguntzen
21 Soraluzen kanpoko langile asko
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia