SOP-002

  • Udalerria: Sopela (Bizkaia)
  • Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Goiria Mendiolea, Nerea
  • Data: 2012(e)ko Urtren 27a
  • Iraupena: 57 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Goiria Mendiolea, Nerea

Hizlaria(k)

Markaida Barrenetxea ahizpak

Ana Mari Markaida Barrenetxea

Sopela (Bizkaia) (1932-2025)

1932. urtean jaio zen "Sagondo" izenez ezaguna den auzoko Zalduondogoikoa baserrian. Herriko eskolan aritu ostean, bederatzi urtegaz Areetako kolegiora joan zen. Magisteritza ikasketak egin eta horixe izan zuen ogibide. Gerra garaian umea izan arren, ondo gogoan ditu orduan bizitakoak. Aita gudaria izan zuten eta 11 hilabetez egon zen preso. Aita atxilotu zutenean, Gallartan egon ziren ebakuatuta; eta gau bat biak preso egon ostean, aitak Ana Mari bertako baserri batean utzi behar izan zuen, harik eta etxekoak, ama-eta, bila joan arte. Baserriko edozein alaba legez, txiki-txikitatik hasi zen bertako zereginetan. Bere ahizpa Bene eta Bitoriagaz batera eman digu beraien etxeko kontuen eta bizipenen berri. Tartean gure herriko ondare diren hainbat kantu zahar abestu dizkigute. Ana Mari argazkian eskuman dagoena da.

 
Markaida Barrenetxea ahizpak

Bene Markaida Barrenetxea

Sopela (Bizkaia) (1935)

1935. urtean sortu zen "Sagondo" deitzen dioten auzoan, Zalduondogoikoan. Petra Benedicta izena izan arren, denek ezagutzen duten "Bene" legez. Aita bertakoa zuen eta ama Elantxonbekoa. 5 ahizpatatik hirugarrena izan zen. Herriko eskolan eta Areetako kolegioan ibili zen umetan, batxilergoa egin arte. 43 urtegaz euskaraz alfabetatu eta 44 urterekin magisteritza ikasketei ekin zien. Erretiratu artean lanbide horretan aritu zen. Baserriko edozein alaba legez, txiki-txikitatik hasi zen bertako zereginetan. Gerran, aita frontean izan zuten, preso hartu zuten arte. Bere ahizpa Bitoria eta Ana Marigaz batera eman digu beraien etxeko kontu eta bizipenen berri. Tartean, gure herriko ondare diren hainbat kantu zahar abestu dizkigute. Bene bere ahizpen artean agertzen da argazkian.

 
Markaida Barrenetxea ahizpak

Bitoria Markaida Barrenetxea

Sopela (Bizkaia) (1939)

1939. urtean jaio zen "Sagondo" izenez ezaguna den auzoan, Zalduondogoikoa baserrian. Bost ahizpa eta auzoko neska bat bizi ziren beraienean. 11 urtegaz eskola utzi zuen, ez baitzuen ikasi nahi; eta, orduan, baserriko lanetara dedikatu zen. Amaren lanbidea jarraitu nahi zuenez, 17 urtegaz esne-saltzaile hasi zen. Gerraostean jaio zen Bitori, baina, hala ere, etxean entzundako hainbat kontu ondo ezagutzen ditu, aita gudaria eta presoa izan zuten-eta. Bere ahizpa Bene eta Ana Marigaz batera eman digu beraien etxeko kontu eta bizipenen berri. Tartean, gure herriko ondare diren hainbat kantu zahar abestu dizkigu. Bitori argazkiaren ezkerraldean dagoena da.

 

Pasarteak

1. Emakumez betetako etxea

  • Erref: SOP-002/003
  • Iraupena: 0:03:10. Hasi: 00:03:40. Bukatu: 00:06:50
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
  • Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » 020401 Genero berdintasuna

Laburpena: <p>Bost ahizpa izan ziren, baina bat umetan hil zen. Auzoko neska bat ere beraien etxean bizi zen; beraz etxe bete emakume ziren. Hala ere, gurasoek argi izan zuten ez zituztela desbedin tratauko. Kolejioetan ikasteko aukera izan zuten. Bitoria baserrian geratu zen bizitzen eta hortik atera du bizimodua.</p>

-Ana Mari: Bost aizta ixen gara. Bat hil jakun orain bost urte pasau.
-Bitori: neba bat.
-Bene: nebatxu bet euki genun baia jaioparri hil zan ta ez genun ezetu. Gure bittarteko, nire osteko ixen zan. Mutiltxu bakarra.
-Elkarrizketatzailea: Ta bost aizta. Zuen aitte zoratuko zan horrenbeste andrakaz.
-Ana Mari: Eta ganera ama eta neska bat.
-Bene: neska bat, auzoko neska bat bixi zan geuren etzen. Pasa dan urtiez hil da.
-Ana Mari: […] eta hemen lotu zan. Eta zazpi, zazpi andragaz bixi zan gure aita.
-Bene: Zazpi andragaz. Eta hemen baserrittarrak eta ene Jesus… zuk dekozu desgrasie hainbeste andra ta zera… ni, ni, arena dekot nik han dana neure mimok eitten ta ez dakit zer ta. Halau zan bera, umore oneko, eta berak alde onetik beti botaten ei eun geuze, beti. Egundo ez geuntsen damutasunik entzun neskak ixen arren.
-Ana Mari: Gazte-gazte hil zan. Gazte-gazte, berrogeta zortzi urteaz hil zan.
-Bene: Akaburengo aiztetxu jaioteko zanean, gu ya andrak giñen, gu biok, hau gaztetxuau. Eta… ai, mutiltxu bet eta mutiltxu bet eta… ez eskatu mutiltxurik laztana, ze suerte txarra deku mutiltxukez. Ze badirudi amak bittartean galdu ei euen bat bere mutiltxu ixen zala. Ordun, ba… mutiltxukez suerte txarra deku eta ez eskatu mutiltxurik. Datorrela ondo ta neskatu ixen zan ta, bosgarren neske ixen zan.
-Ana Mari: bosgarrena be neskatxu.
-Bene: Baia halau zan bera. Bera konforme andra duztikez. Taberna bat imingo deule esaten ei eun. Taberna bat imin ber dot, ze nik hemen dekodan plantelaz, esito baia ziur eukiko neuke, esaten ei eun aitak.
-Bitori: Bai, eta ganera, gautxorik giñalako, beralau. Gautxorik giñen, gu… gauez ez gendun eukitten prisarik oiherako ta holan. Eta ordun, beti esaten, zuokaz, tabernan gauen han alegreau ibilko zinttekez danak eta zeren, ta danak…
-Bene: Taberna bat imin behar dot, esaten ei eun beti bromaz. Dana dala, gauza bat euki eun argi, eta ixen zan neskak ixen arren mutillen mondun bizitzarako prepara behar garela. Hori argi euki eun. Amaaz igual etxekoau edo etxeko beharrak, eta hemen beharrak nahie egoan eta eingo gendun. Baia aitak argi eukan eta hori zala ta ba bueno ba… eskolatik aparte kolegiotara ta batxillerrak ta gauzak eta eitteko…
-Bitori: Ez mediku baten begire egon, in mediku behar bada esaten eun.
-Bene: Bai, oseake beti… neskak ixen arren bere ba… sasoi haretan e? gitxik pentsaten… oso aurreratu zan beran sasoirako.
-Elkarrizketatzailea: Bai, ze andrak etxerako hazten ziren ez?
-Bene: Bai, eta baserrin ganera behar asko egoten zan lez […]
-Ana Mari: Gu etxerako eta kanporako. Estudiaten eta etxerako. Baserrin bere gogor.
-Bitori: Bueno ni neu gero bere baserrin lotu nitzen. Baserrin jubila arte. Pentsiño bere nik baserrikoa jubilada modun dekot. Eskasa. Bide batez esanda.
-Elkarrizketatzailea: Bizitteko beste.
-Bitori: Bueno, bueno…
-Ana Mari: Gixona deko ganera. Gu biok alargunek gara.
-Bitori: Bueno, baia nik esaten dot ba… agure bat goberna behar dot ondo bixi gure badot. Ze neureaz ez leitteke askorako allegako.
-Ana Mari: ez.

2. Umetatik beharrean

  • Erref: SOP-002/004
  • Iraupena: 0:02:17. Hasi: 00:06:50. Bukatu: 00:09:07
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: <p>Baserritarra izanik beti egin dute behar bertan. txiki-txikitatik elkarri laguntzen, behiak gobernatzen... Argia 40. hamarkada hasieran-edo jarri zuten eta ura askozaz beranduago; hori dela-eta, ura ekartzea, egurra ekarri eta txikitzea, ahizpa txikerrak jagotea... eguneroko eginbeharrak ziren.</p>

-Bene: ez dakit baserrittarra zaren ala ez baia… baserrin behar, neska zein mutil… konorten… osea, pentsamentuk baiño lelau ya behareitten gendun ze… gure memorin beti in du behar. Baia behar, baia era natural baten eta ez kastigu modun eta holan e? Txiki-txikitxuterik ba beti egon da beharra ta in ber ixen da ta…
-Bitori: Bost-sei urteaz, palu bat eskun eukitteko kapaz ixeten ziñenetik, behiek gobernaten. Aizta zaharrauez, aita han bedar ebaitten ta aita kargutute baia zeu karra batera-bestera… Edo ama arto-jorran ta… zoaz hara! Baia palu bat eskun eukittekoa kapaza izan ezkeron… Umek beharra.
-Bene: Beharra… Argi, etxera argi, elektriku… nik bost urte dekodazela lelengoz heldu zan. Ordun argi… baia gero bere argi pobre eukitten genun… “Hirurakbat”. Firutxu bet. Gaueko hamaikatarantza… zera… [garikok] amataten eudenen, ordun guren argi apur bet, inder apurtxu bet hartzen ei eun. Baia bueno, argi mille bederatzirehun eta berrogeta… berrogei ingerun imiñi euden argi etzen. Urik… Ana Mari ezkondu te ostean berez, oseake… hemen etzen. Nik hogeta bi urte eitteko orduntxe eta Bitoriak bere hamazortzi hortxe, ure lelengoz etzen euki gendunen. Ordun, baegozan behar batzuk, urek ekarri, behiek jabon, egurrek batu eta txikertu, behar zan egur duzti, aizta txikerrak jabon beti, ze klaro…
-Bitori: Batu etze ingerun, ze aitak eitten eun negun abaron egurrek bota, arbolak poda, arbol zaharrak eta kendu… eta gurtadak eta gurtadak aurrez aurren imiñi. Ordun, hortik hartu eta… bai, kimak batu sue biztuteko, ze ordun…
-Bene: Eta zati txikerrak in ba sue ein ahal ixeteko. Hemen ez zan beste sugarrik erabiltten, etzeko egurre baiño besterik.
-Ana Mari: Abaro handi bet dao hor behean eta handik ekarten zan egurre.
-Bitori: Eta beste bat hor. Eta beste bat hor. Eta batetik ta bestetik…

3. Baserrian beti dago zer egin

  • Erref: SOP-002/005
  • Iraupena: 0:01:16. Hasi: 00:09:07. Bukatu: 00:10:23
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: <p>Baserritarrentzat sarritan beharrak asmatu ere egiten zirela dio Benek: txoria usatzea, harriak batzea...</p>

-Bene: Nik ba… holau gauzatxuk, gitxi… ume gitxik ein ixen duz /ixenguz/, baia baserrittarrak bai. Eta nik uste dot, beharrak asma bere eitten zirela guretzat, ze… esate baterako, gari-solo, gari-solok ereitten ziren ordun, eta ganera, gari ingerun gero ta gitxiau ereikeran, ordun txorik gero ta gehiau ba… gari solora etorten ziren. Eta piper latatxu beten barrun, harri-txigorrak imiñi eta txa-txa-txa-txa hareri erain eta solori buelte emon txorik uxetuteko, esate baterako. Beste behar bat ixeten zan “harri-patxe”. “Harri-patxe”. Aitak ereitten baeun ba… alfafe edo berduraren bat, sekule-bedarra edo… berde, eraitten ieun. Eta gero ha kodaiñeaz ebaitteko ba… harritxuk, harri txikitxuk ba ya enbarazu eitten ieun. Ta milloiak egoten ziren solotan, labra ta ostean harri-txigorrak urteten ieun. Ordun, ba dozenak eta dozenak eta dozenak, baldakadak batzen genduzan solon eta, ’harrik biderako dire onak’, esaten ioskun aitak eta. Ba ordun ba biden, estartzak ordun ta…
-Bitori: Arratsalde baten,ba, saiatxu bet edo baldekada bat imintte eukitten gendun, eta ha batu eta bidera.
-Bene: Harri batu. Hori bere beharra zan.

4. Garraztak

  • Erref: SOP-002/006
  • Iraupena: 0:01:41. Hasi: 00:10:23. Bukatu: 00:12:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: <p>Garraztak egiten zituzten aitagaz. Zertzuk diren azaltzen du Benek. Dena aprobetxatzen zuten.</p>

-Bene: Eta bueno ni… a! garraztak ein. Ni… aittu, lehengo egunen, lehengo egunen lelengoz topa dot… sarritten, Hiztegi hiru millen eta Elhuyarren eta ez dator, baia Azkuek badakar. Guk garraztak eitten genduzen. Badakizu zer dan garraztak ittea?
-Elkarrizketatzailea: ez.
-Bene: Bueno, garrazta ixenak hainbet gauza dekoz Azkuen arabera. Baia euretariko bat guk eitten gendune: aitak negun, abaron, iñusketak, podak eitten ieuzenen, beti ekarten ieun, ilunden bera etorten zanen, egurre han itxitten ieun, gero pillo egoten zanen gurdiez ekarteko, baia ingerun egoan aihena ta orbelerie eta errama meheak eta horrek danak ekarri eitten ieuzen, kargi handi bet ekarten ieun aitak eta suten erdi-erdin botaten ieun. Eta ingerun para eta zaran pare bat edo imiñi eta kimatu, kimatu, kimatu. Harek eukitten ieuden berdegune duztik, ostea orritxu guztik, klas-klas-klas, puntatxu guztik zertzen genduzen zaranatara. Eta gauen, negun gauen, gortako in ta /in tte/ osten, ha botaten eutsen askara aitak behieri ta bihemun goixerako dana garbi-garbi egoten zan. Forraje, negun forraje, garraztak. Oseake, arbolan, arten eta… kimak, puntak. Beste… sue biztuteko eta egurre aprobetxa, baia berdure zana ha bere aprobetxa. Zer behar gehiau? Ahiztu…
-Ana Mari: Dana, dana aprobetxa ber ixeten zan.
-Bene: Dana aprobetxaten zan, bai.
-Ana Mari: Dana aprobetxa ber, ze ez gendun eukitten ie ezer. Ordun ba… dana aprobetxa ber ondo.
-Bene: Baliabide duztik etzen.

5. Baserritik bizimodua atera

  • Erref: SOP-002/007
  • Iraupena: 0:02:36. Hasi: 00:12:04. Bukatu: 00:14:40
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090112 Herrira saltzera, erostera

Laburpena: <p>Arlo handiak dituzte etxe inguruan eta denetarik ereiten eta landatzen zuten. Ama esne-saltzailea zen eta horrekin batera saltzen zuen jenerotik eta ganaduei esker bizi ziren.</p>

-Elkarrizketatzailea: Labrantza kontuek eta? Goldaketan eta…
-Bene: Asko.
-Ana Mari: Terreno handi deko eta ordun ba solo asko labraten ziren eta eraitten zan, ba hori, gari, arto, indabak, patate… duztirik. Etzen egoten zan jenero, eta horreaz manteniduten giñen. Sobra egoten zanen saldu ta ha ixeten zan geure kolegiok ordainduteko edo… gauza honetarako.
-Bene: Ekonomia aldetik, esate baterako, argi egozan gauza bi. Bat zan eguneroko biximodu, horren ardure amak eukitten eun, ama esne-saltzaille…
-Bitori: Ama esne-saltzaille ibil zan urte askotan. Eta ordun, ha esneaz batzen zan diru eta ba zozer… ba indabe edo… sagarrak, sagarrondok genduzen eskandalu eta ikok eta oillok eukitten [geunzen], ta arrotzak… horrik gauzak saltzen edo [eitten auzen] amak. Ez plazara, ez askorik. Plazara eroten baieun bere, errebendadorari saltzen iotsen, ze bera esnekaz ta esnek emoten eukan nahiko behar. Eta etzera etor ber /be/ zan, ze etzean bere behar asko egoten zan. Ordun, errebendedorari saldu, “compro a tres y vendo a cuatro” […]. Eta horrekaz etzera eron, etzera eron. Eta gero…
-Bene: Eta pentsu bere ba… pentsuk bere hortik pagaten ziren.
-Bitori: Eta pentsuk… eta pentsuk ba… gero ba, ganadu kentzen zanen, ba… zekor batzuk edo zeren… edo behi zahar bat, ba ya bueno esne emoteko [ez deu balio], ba aitak horrek kargututen euzen ba gero ostera bere kagadu barri erosteko. Behi zahar bat kendu bazan, barri bat, gazte batek gehiau balio ete ei eulez, ba zekorrana be imintte edo zeren… Eta gero aitari gustaten ei otson asko ba igual… zekor zapazto bat edo begai andanabako bi edo ikusten ei uzen… edo idi pare erdi gosezto iñoz euki… idik bai beharrerako, idi pare igual erdi gosek tragata eta… erosi, karo harek merketxu, ta bedar asko egoten zan lez, etzera ekarri ta bedarraz lelau betetu, gero akabuko ordun pentsu apur bet edo zertu, lodittu eta saldu. Eta klaro, horrek irebaztetxuk, horrek ziren ya aputxu bet… ba hori, gordeteko edo gauza inportanteuatarako, edo etze erre zanen etze barriztateko.

6. Justuriak etxea erre zien

  • Erref: SOP-002/008
  • Iraupena: 0:02:28. Hasi: 00:14:40. Bukatu: 00:17:08
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak

Laburpena: <p>Hainbatetan suntsitu da bere baserria. Behin urakan batek bota zuen eta beste behin, justuri batek (tximista) baserria erre eta soinekoan zutenagaz baino ez ziren gelditu. Momentu hura zelan bizi izan zuten azaltzen dute. Hamar bat minututan suntsitu zuen dena.</p>

-Bitori: guk duztirik euki du. Urakanak bota ieun behin etze, beste behin erre ein askun… eta horretarako eukitteko eta bere ba, bueno, hori aitak eitten ieun zera.
-Ana Mari: Etze erre ein askun baia… duzti. Dana. Soiñeko euki gendune… soiñen euki gendune haxe lotu jakun.
-Bene: Derrepenten dana. Justuri betek.
-Bitori: Justuri batek. Konpleto!
-Elkarrizketatzailea: A bai?
-Bitori: Bai. Jeusi eta baia konpleton. Momentun garra, dana, etze duzti erre zan.
-Ana Mari: Dana. Urteroko kosetxa ya… arkatan egon ziren garik eta gauzak.
-Bitori: Bai. Gari eta indaba…
-Bene: Patate, eta patate kamaran. Arto hondiño ez.
-Bitori: Arto hondiño ez, setienbre zan ta.
-Ana Mari: Batatxuez edo euki… soiñen euki genduneaz hareaz lotu giñen ze irailla zan eta ordun ba… ordu ba hareaz lotu giñen…
-Elkarrizketatzailea: Ta justuri batek dana e?
-Bene: Justuri betek. Bat-baten dana…
-Bitori: Baia siñistu erein ez eitteko. Aita egon zan hor beheko solon.
-Bene: Nabo, nabo hazi botaten arto solon.
-Bitori: Nabo hazi botaten. Ze negureko jateko […] karo, illune eta ikusten zan euri eingo deuela, klaro ba… ekaitza etorren eta zeren. Eta botaten, nahiz ta domeka arratsalde ixen, ze ostantzen domekan ez ziren eitten horrek beharrak. Baia euri etorrela ikusten […], ba nabo hazik botaten. Eta ama, hor neska batzuri, familikoren bat edo hil jaken eta auzokok, eta beti zer handi euki dune, eta haren etzera jonta eta hantxe zazpi hillebeteko pandiez eta gure ama harexekaz […]. Justuri jeusi eta aita horko beheko solotik, ama eta harek beste neskak handik, eta beste baserrittako eta jente nahie etor zan, aita sartu ein zan ta etzeko dokumentaziño ta diru apur bet hartu edo eta […], ta barriro sartu gure ixen zanen etzera, auzoko gixonek ez otsen itxi: “Ez Jesus, ze zeure ganera dator eta”. Osea, ya dana zan su. Dana. Haurixe denpore, ba hamar miñetu ingeru, ya ezin zan sartu.
-Ana Mari: Eta hau… honek, hau eta txikerrak…
-Bitori: Ni hamen aten ondon negoan, eta beste ahitza ni baiño txikerrau eta auzokoan neske olgetan. Ta hau ta jeusi nintzen ta bertan lotuko nintzen suen azpin, beste neske zan ni baiño handitxuau eta harek oratu eta dandarrez gortako atetik kanpora… ze hemen dana ya zan su eta gortako atetik kanpora hara etze albora atara nindun. Justurik paralizata itxi nindun.
-Bene: Etze duzti batera.

7. Tximiniatik sartu zen justuria

  • Erref: SOP-002/009
  • Iraupena: 0:01:29. Hasi: 00:17:08. Bukatu: 00:18:37
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak

Laburpena: <p>Etxea erre zuen justuria (tximista) baino urte batzuk lehenago, beste justuri batek jo zuen etxean. Beheko suko tximinia guztia suntsitu zuen eta Ana Mari harri batek jo zuen.</p>

-Bene: Horretarako urte batzuk leleau, justuri jeusi jakun. Geu hirurok suten e? ordu hemen bizitten giñen. Eta… suten gauzela hirurok, bazkaloste baten, aita ta ama bazkalosteko itten eta gu hirurok hor suten. Eta halantxe, ekaitza, ez dakit zenbet urte lelau ixengo zan ta, dana ixan zan sue. Osea, sue baten barrun geure buru ikusi gendun eta beheko sute hondiño… bageunkan ekonomike baia beheko sute bere baegoan, eta sue ixen zan eta gu lotu giñan ba arnasa barik edo txarto. Eta klaro, aita ta ama eta hemen beste alde bixi ziren aittitte ta ixekok, ixeko solterak, eta etorri eta lepon hartu ginduezan eta ni akordaten naz negarrik bere ezin gendun in, osea iiii!, baia ez gendun itten. Intziri, iiiii!, ikereaz. Beheko suteko tximini duzti bota ieun behera eta harri geunkon,harri baia holau harri lodi, harri harriko eitteko, eta han zulo bat, haunen tamaiñuko zulo batetik handik sartu edo urten, edo ein eun pizti harek. Osea, sute duzti ixen zan sue, gu… nik beste memoririk ez dekot.
-Bitori: Ana Mariri harriren batek jo otson, baia ostantzen ondo urten gendun.
-Bene: Tximini jausi zane ta hori urtetxu betzuk lelau.
-Ana Mari: Ez gintzen lo bertan ba ez zalako […]
-Bene: Birritten justuri.

8. Teilatuaren gailurra aldatu justuria saihesteko

  • Erref: SOP-002/010
  • Iraupena: 0:02:39. Hasi: 00:18:37. Bukatu: 00:21:16
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak

Laburpena: <p>Etxea erre ostean, etxe berria desberdin eraiki zuten, teilatuaren gailurrari forma desberdina emanda; horrek, antza, justuria ez hurbiltzea saihesten du.</p>

-Bene: Ordun aita, erre zanen, esaten ioskun: “ez dako gehiau jausiko” ze, ez dakit, nonok, ekien batek edo esan ei otson, etze zan orain baiño, orain txapalau da, zorrotzau eukan teillatu.
-Bitori: asko polittau zan.
-Bene: Bajatuteko, metro bat baiño gehiau bajau ei euden gaillurre, ba etze zapalau in. Ze horrek erakarri eitten deittule justurik esan eutsen. Ta erre zanen, ya bigarrenez jausi eta erre jakunen, apur bet ba bajatu ei euden gaillurre. Eta bueno, harrezkero ez da pasa eta zeren. Baia guk ontxe bere ikera handi eukitten dotsegu justuriri.
-Ana Mari: Ba hortxe pare-paren bere jeusi da justuri […]
-Bene: Hemen ingerun hainbet lekuten.
-Bitori: Hemen hainbet lekuten, ingeruten, bai.
-Ana Mari: Hainbet lekuten jausi da justuri eta erre ba… txabolak.
-Bitori: Bai, txabola, oillo-txabola, oillo-toki auzokori ta.
-Bene: Akabun hor, beheko txabola bat erreta, konejuk eta […]
-Ana Mari: Aitak esaten ieun mineralen bat edo ete daun…
-Bene: Zezenan narru deku hemen nonon, txanpoiz beterik. Beste herri betzuten bere badauki.
-Bitori: Bueno, hori mille herritten….
-Elkarrizketatzailea: Zelan hori?
-Bene: Zezen… ia, ehun erraldeko? Ehun erraldeko zekor baten narru, urrezko txanpoiz beterik ei dau Gardoki, eta San Andres ermitte dau [hor hurtxu] eta Gardokiren baserri-etze hor goien, hor bittarten eta justo gu hor bittarten gauz.
-Ana Mari: Oseake igual da horrixek txanpoiak igual die.
-Bene: Horrik dauz, igual izengo da ba… erakartzen deune. Baia guk topa ber geunke, ba zekorran narru txanpoiakaz baia justuri jausi eitten daku. Bai, ikera handi eukitten dotsegu guk justuriri hori dala ta, esperentzi bi baia txarrak euki doguz.
-Elkarrizketatzailea: Justurixek ze jo eban? Ze tellatue barik bedarra edo…
-Bene: Gaillurren erdi-erdin.
-Ana Mari: Gaillurren erdin eta dana esplosiño. Zarata itzela da.
-Bitori: Zarata… ontxe bere… zertzen dat […]
-Bene: Zaratee ta sue.
-Bitori: Zarate entzun nendune ta gorantza adittu ta ya dana sue ikusten zala.
-Ana Mari: Ezakaratzen jausi zanen bere hori zan zarate itzela ta dana sue.
-Bene: Etze erre zanen gu ez giñen egon, berau bai. Baia justuri jausi jakunen da… ez dakit nik, segundo bateko edo segundo bitako zera, baia da esplosiño baia ikeragarri bet, sue eta zarate. Eta ez dotsu emoten astirik bere ezer pentsa eitteko bere…
-Elkarrizketatzailea: Jo ba baserrik beti izen dire gogorrak eta sendoak eta…
-Ana Mari: Bai, bai, kontu atara, harrizkok.
-Bene: Aittu, hauri harri da.
-Bitori: Bai, baia harrizko hormak lotu ziren gero bere.
-Bene: Hormak lotu ziren baia ganeko duzti erre zan. Ze ordun, hau orain zemento da baia ohola zan.
-Bitori: Eta teillatu goiko bere bai, dana oholezko.

9. Guraso ausartak behar eta behar

  • Erref: SOP-002/011
  • Iraupena: 0:03:13. Hasi: 00:21:16. Bukatu: 00:24:29
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa

Laburpena: <p>Etxea erre ostean, gurasoek ausardiaz egin zuten aurrera. Aurrerago ere, gerrateak tarteko besteak beste, bizimodu gogorra izan zuten. Behar eta behar eta behar eginda egin zuten aurrera. Sutearen ostean, auzoko etxe batean egon ziren berriro etxea bizitzeko moduan jarri zuten arte.</p>

-Elkarrizketatzailea: Zelan ein zenduen eurrera? Horrenbeste ago mantentzeko?
-Bene: Gure aitak eta ama zanak animoso ziren. Ama zazpi hilebeteko haurdun, akaburengo aiztatxu.
-Ana Mari: Txikerrena.
-Bitori: Hogeta bost urten bizi izen ziren ezkondute. Ze justo-justo hogeta bost urtek zelebra eta seigarrenera ez ziren allega. Hiru urteko gerre, aita ya, bueno gerre… aita lelao egon zan gudari, gero hartu ieuden ta preso hamaika hillebete ta esaten ieun, lelengo egunen esan baiotsen hamaika hillebete in ber dittule zulo haretan sartute beran buruez beste ingo ieuela.
-Bene: Hil gurau esaten ieun […]
-Bitori: Esaten ieun, ze hain gogorrak… baia bueno. Eta gero, handik etorri eta ya pentsa ieuden bueno, orain bizten hasi ginttekez, hillebetegarrenen, ni biden itxitte, honek biek arten egozen, ni biden itxitte, “con toda la suerte del mundo” Francok soldadu eroan ieun.
-Bene: Soldadu. Beran kinte. Arten librata egoan soldadutzatik, baia ordun mutil… gizon asko hil zalez gerran eta falta […]
-Bitori: Eta gerrak hondiño segidu eitten ieun, klaro. Hemen akabata egoan, baia segidu eitten ieun.
-Bene: Hogeta bederatzi urteko edo hogeta hamarreko dala, beran kinto altza. Beste urtebete soldadu.
-Bitori: Bai, ordun hiru urtetan, hiru urtetan aita hortik egon zan. Gero etor zanen, ni jaioparri egon nintzen eta hille batzukarrenen urakanak etze bota iotsen. Aita bera ya… geixoki etor zan, ya kartzele, frentek eta gauzak eta zeren. Gihau ya geixokik, beti geixorik eta egon zan. Eta hori, handik etorri eta hille betzukarrenen etze urakanak bota iotsen eta hamar urte gerorau erre justurik. Osea… zelan urten ieuden? Behar ta behar ta behar eiñez. Ta umore oneaz e? hau duzti, asko kantata, kontu asko… batzuk kontuk…
-Ana Mari: Kanta ta jantzan in du hemen portalen… bueno! Aitaaz ta amaaz.
-Bene: Bai. Lehen esan duu ekonomi dala-eta, beti aurrera aputxu bet eitten ieuden eta etze erre jakunen baeuken aitak eta amak hor auzon, hiru zatitten egoan baserri-etze baten heren bat, hiru partetarik bat erositte euken eurek. Ba… etze zahartxu baten parte eta solo batzuk.
-Bitori: Lur aputxu betzuk.
-Bene: Eta hara jongo garela ba… lelengo hara jon berko dogule ba… etze erre jakunen ba atzera barrizta arte. Baia auzokidek euki genduzen guk onak eta ganera, onak izenez aparte, ba hori bihotza zabala eta ganera konfiantza handikok, eta euren etzen hartu ginduezen. Ordun, hau da Sagondogoiko, Sagondokobekokok hartu ginduezan, hango alaba bat egoan hamen gugez beharren, zaharrena, Mari, iez hil da. Eta han hartu ginduezan eta gure seiñe, gure aizta txikerrena han jaio zan. Osea, hor auzoko etzen. Lau hillebete ein ginduzen han, etze ez dana konpondute baia behiñik behin sute ta kuartu bi martxan imiñi arte. Eta sute ta kuartu bi martxan egon zirenen, etorri giñen atzera bertora.
-Ana Mari: Gero segidu ieuden etze altzaten.
-Bene: Bai, eta gero ya konpleta euden etzea itten.

10. Korta eta ganadua salbatu zuten sutetik

  • Erref: SOP-002/012
  • Iraupena: 0:02:02. Hasi: 00:24:29. Bukatu: 00:26:31
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak

Laburpena: <p>Justuriak (tximistak) etxea erre zienean, etxebizitza erre arren korta ez zitzaien erre. Ganaduak salbatu ziren eta horrela behintzat, amak lanean jarraitu ahal izan zuen esnea saltzen; biharamunean bertan Portugaletera joan zen esnearekin. Eurak auzoko etxe batean egon ziren bizitzen etxea berriro bizitzeko moduan jarri arte.</p>

-Bene: Gorte ez akun erre. Eta hori, aitak esaten ieun etze bera baiño bere hobe izen zala guretzako.
-Bitori: Gutzako inportanteau momentu horretan.
-Bene: Ia, ude zan, iraillan lauen ixen zan. Eta sopelan beraneante asko bere egoten da, baia herriko jente bere hor dau. Eta hemen ehundaka persona derrepente presenta ziren, etze… etzen ezer ataraterik ez egon. Baia aitak…. zer duzti zan, ia gorte salbaten dan. Ordun lastotegin, lastotegi bedarrez kargata, ba iraillan udan sartute bedarra, eta zakukez gixonak, hor baia alkarren ondon para ta txiñer bat sartzen zan momentun itto zakuez, eta itto. Gortako atek biek, ze bizileku bi ziren gortako ate bi, horrek sats-pillotik satsaz ganezka tapata, ze atek erre in ziren, oholezko ziren eta, baia gortara ez zan pasa sue. Ordun gorte atara zan.
-Ana Mari: Honetarako behiek atara egon ziren.
-Bene: Ganaduk, bueno, behiek, txahalak, idik… bai.
-Elkarrizketatzailea: Ya salbata.
-Bitori: Horrek kanpora atarata bai. Lelengo ba kanpora bota ta gero eurek, auzoko jentek etara sokak eta euren etzetik ekarri eta arbolatara amarra eta apur bet han zertuten.
-Bene: Eta bihemonen bere Berangotik eta Barriketik eta ganadu ekarri oskuen. Osea klaro, behiek eta mansoau ixeten dire, baia honek amarrata egoten diren gaztek, zekorrak eta horrik, zoro modun oseake gortatik urtenta. Eta ba bidek in eudezan. Eta bihemonen bere hondiño ganadu ekarte ioskuen ba, eta arbolatan amarrata. Bihemonerako etzeko sue amatata egoan, gorte osorik egoan eta ganadu duzti. Ordun, bihemonetik beharren ostabere hasi giñen.
-Bitori: Hurrao egunen, behie jatzi eta ama jon zan ya esnekaz, Portugaletera joten zan, eta esnekaz Portugaletera ya. Eta hor… auzoko etzen, sartu giñen etzen, horko alabatariko batek lagundu iotson ba arintxuau etzera etorteko, ze klaro kaosa itzela zan.

11. Auzokoen laguntasuna ezinbestekoa

  • Erref: SOP-002/013
  • Iraupena: 0:03:28. Hasi: 00:26:31. Bukatu: 00:29:59
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030602 Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020201 Auzokoen arteko harremana

Laburpena: <p>Etxeko sutearen ostean, auzoko batzuen etxera joan ziren. Denak egon ziren beraiek laguntzeko prest. Beti izan dute hartu-eman ona, etxekoa.</p>

-Bitori: Hiru kuarto eta sute, karraju bet, karraju zabala, ordun baserrik halauk izeten ziren, karraju zabala, sute eta hiru kuarto eukazan etzek.
-Ana Mari: Baia txiki-txikitxuk, ez […]
-Bitori: Baia ez handik e? eta eurek ziren, aitte, seme bi, aitte alargune, seme bi eta hiru alaba. Sei persona. Eta gu jon giñen beste sei, han jaio jakun seiñe, zazpigarrena. Osea…
-Bene: Bertako alabak eta guk biok eitten gindun kuartu baten, bost neska nagosi. Aitte alargune, aitte alargunek eta mutillek, kuarturik txartxuenera pasa zan aitte bera, kuarturik ontxuena gure aitari eta amari itxitteko. Eta hau eta Mari Eugenia ziren umek hondiño eta han egon ziren…
-Bitori: Koltxoi bat atzen, ohian atzen […]
-Bene: Aitaaz eta amaaz, seiñe jaio arte azaron hamalauen…
-Bitori: Bueno, seiñe jaioko zan gauen ein gendun lo gizonak eitten ieuden kuartun. Eurek hiru aitte-semek ez dakit zelan konpondu ziren eta Mari Eugenia zuokaz pase zan eta Mari Karmen eta ni beste ohian eon giñen. Osea…
-Bene: Oseake ordun, hiru kuartun hainbeste persona. Bazkari eitten gendun danok lapiko edo kazula baten, eitten zan danontzat. Gero afari ba nik ez dakit esku ganen, bokadillo edo zelan itten zan.
-Bitori: Edo sarteneko edo eitten bazan talo…
-Bene: Baia lau hillebetetan jente horreaz holantxe eta gaur bere, bixi diren aiztakaz ba hartu-emon ba… etzeko. Geure fameli bere bageunkan eta ona eta beti ondo pasa. Baia horrek ixen dira geure fameli…
-Bitori: Fameli eta auzokidek. Ordun, hona, bueno laguntzen eta bere, baia hurreo egunen hemen etor zirenak eta batek opetsitten iotsun hau edo bestek ekarte iotsun… Karo, danok, danok gitxi. Lelengo etor zana izen zan lau seme-alaban ama alargune, Durango…
-Bene: Durangoko bonbardeon galdu jakon gixona.
-Bitori: Durangoko bonbardeon gixona galdu, osea konpleton galdu zan haren gixona. Eta miserin bizten ziren, eta lelengo-lelengo goizeko nik ez dakit, zazpi tterdixen edo ze orduten edo, etor zan eta ba… horra auzora eta esan ei otson… Mari, zan guren egoten zana eta etzen lotu zan, beste aizte amari laguntzen esnekaz. Eta ekarri ei otson, kafe aputxu bet, azukera apurtxu bet eta ez dakit zer, ogi bet, ez dakit zer eta zer…
-Ana Mari: Miserin bixi ziren harek e?
-Bitori: Goizen lelengo ordun jon naz [Sukasenera], denda bat, eta Bixentari zabaldu erain dotset ha dende, honixek erosteko. Ze geuri etze erre jakunen, elizak ekarri oskuzen, hiru auzokide […], eta bakotxari bosna ogorleko emon ioskun, andrak biher zeuon umentzako ogi eroste jon zaittezen.
-Ana Mari: Ordun bost ogerleko diru zan e?
-Bitori: Diru zan. Eta hirureri emon ei otsen. Eta orain nik gure dot elizan alabak lelengo armozu neure konture jan deien. Osea, holau gauzak, holau gauzak konta bere ez littez ein, auzokiden arten eta ba… gauza txar asko, erreta asko eta hau ta bestea. Baia guk euki dun auzokide… osea, geu bere eurokaz ixen ixen gara, klaro. Euki duu beti, beti oso hartu-emon ona euki duu.

12. Auzolanean eta alogeran

  • Erref: SOP-002/014
  • Iraupena: 0:02:54. Hasi: 00:29:59. Bukatu: 00:32:53
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020201 Auzokoen arteko harremana

Laburpena: <p>Baserriko lan askotan auzolanean zein alogeran aritzen ziren, bakoitzean etxe batean.</p>

-Ana Mari: Hona etorten ziren batzuk…
-Bitori: Alogeren etorten ziren.
-Ana Mari: Baia jornalera etorten ziren batzuk…
-Bene: Arto-jorran.
-Bitori: Arto-jorrak, gari ebaittek.
-Bene: Bedar sikuk.
-Bitori: Eta sikuk sartu. Horra… hille bi ingerun behar asko egoten zan. Eta nahiz ta geuk bere ya ume-umetarik laguntzen genun, baia jente asko ber zan.
-Bene: Dirurik ez zan egoten eta ordun pezeta bi irebazteko izengo zan igual sasoi haretan, gu umek giñenen ezta? Goixerik eta gauera. Bazkalosten ordu pare bat edo, berorik handienen erretiraten giñen, gure kuartun ohi bi egoten ziren eta neskak danak hantxe intzute aputxu beten ijiji-ajaja egoten giñen. Ordun gure… gu, auzoko neskakaz, gure baserri-etze zan handi, zabala. Hemen hamalau soloraiño, handiauk eta txikerrauk, arto ereitten zan. Ordun, arto-jorra, bai arto-indabak, gero hor bittarten erremolatxe, nabo bere ereitten zan gero negurako forraje egon deitten. Eta… jorra sasoian, hor ekaiña ta uztaillan, jorra sasoia eta bedar siku sartzeko sasoia zanen, beti ber izeten ziren esku gehiau beharrerako. Horrek ez deu esan gure harek etorri arren guk eitten ez gendunik. Zentzune dekunetik, “biren arten batena itten badozue”, esaten ioskun aitak, osea “jornalera bakotxak, andrak lerro bat itten deren arten, zuek bion arten bat itten badozue […] ba jornal bat irabazten duu”. Beti esanta gauzak ganera, halan dire, “gero amak ba San Pedrotarako”, San Pedrok dire hamengo jaiek ba, “San Pedrotarako amak erosiko dotsue zeozertxu ta”. Beti poza emona, susuren bat beti. Eta artistak izen ziren, eurek biek beharren, amak ahal iun eta erremangade zan geihau, aitak osasune falta eun ta gitxitxoau. Baia beti… aurretik bera eta irakasten, beti irakasten eta ejemplo emoten ta holan.
-Ana Mari: Esaten ioskun ganera, “zeuok […] berbetan, ze jornalerak deseando dauz lotzeko apur bet. Oseake, zeuok beti aurretik”. Ume-umetarik.
-Bene: Ume-umetarik eta… Ba holan, eta eitten gendun, bai bedarrak batzen eta bai arto-jorratan eta holan. Eta gero… negu parten eta bere bai, nahix eta… uden ganera ba oporrak eukitten genduzen eta, eta… eskolara edo kolegiotara, kolegiotara jon arren bere, illundetan, negun gaue izengo zan ta ezin, baia egundin bere igual eskapadan bat itturrire ur bille ta holan. Eta, udebarrire ezkero, illunde luzetan urek ekarri, egurre txikertu, guzti hori geure izeten zan. Eta zapatu-domekatan edo jaie eta bakaziñotan ze esanik berez. Ordun beti behar, eskolara, kolegiora bere bota, eta ikasketak ein deiguzen, baia era beren behar baia lotu barik.

13. Aitak asko irakurtzen zien

  • Erref: SOP-002/015
  • Iraupena: 0:02:45. Hasi: 00:32:53. Bukatu: 00:35:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
  • Aisia » Kultura » 050504 Irakurtzea

Laburpena: <p>Ume zoriontsuak ziren, baina beti olgetako denbora falta zuten. Aitak asko irakurtzen zien umetan eta asko ikasi zuten hortik. Itsasgizonek kanpoko egunkarietako berriak ekartzen zizkieten eta munduan gertatzen zenaren berri izaten zuten.</p>

-Bene: Nik beti esaten dot. Ni ume zoriontsu izen nitzen baia gauza bat falta jaten beti, olgetako asti. Asko olgaten gendun, baia asti falta jaten.
-Bitori: Asko olgaten gendun, asko, asko. Guk hirurok, afalostetan eta bere, bueno afalostetan gauza bat ganera eukitten gendun. Negun, negun, aitak, ama eta geu bueltan garela, baia klaro gu hirurok gehienbaten, gero ya Mari Eugeniak diferentzitxu handi deko eta Elik asko gehiau eta ganera Elik zazpi urte dekozala aita hil zan eta ez deko zer handik eta… baia aitak leidu eitten oskuzen liburuk. Liburuk. Ba… “La Cabaña del tio Tom”, ta ordun “La Cabaña del tio Tom” eta Ameriketako eta esklabok eta Afrikatik eron eta gero egoten ziren esplikaziñok. “Fabiola” erromatarren sasoiko, esklabok, enperadorak eta bestek eta zeren. “Huracán”, oestekok. Ganera, bueno beste batzuk bere bai, baia ganera gauza ezbardinek, Ameriketako oesteko gauzak eta zeren. “Las dos huerfanitas”, Frantziko erreboluziño. Osea…
-Bene: “El Conde de Montecristo”.
-Bitori: “El Conde de Montecristo”.
-Ana Mari: “Di Turpin”.
-Bene: Ta ulertuten ez gendune berak ondo…
-Bitori: Baia esan gure dotsut, horrek gauza duztik ganera, joten ziren ba kapitulutxu bi edo izengo ziren leitzen ieuzenak. Baia gero, liburu bakotxak, horrek attittu dotsudez ze liburu bakotxak kontesto bat deko eta horrek danak […] Eta gero beste gauza bat, gure aitak periodiku beti leiduten ieun, baia hemeko periodikuk ez eden ekarten, baia bai marinok eta kapon… ordun marino asko egoan Sopelan, famelin eta lagunek eta zeren. Eta horrek marinok hasi ziren ekarten kontuk, ba han periodikuten ta liburuten ta Ingalaterran edo Ameriketan edo leitzen ieudezen ta entzuten ieudezen gauzak. Hemen ez zan holaurik… ez eun holaurik urteten. Baia “campos de concentración, cámaras de gas” eta horrek gauza duztik.
-Ana Mari: Amerikako presidentek, gero Churcill eta konpañia.
-Bitori: Bai, eta ba hori, Stalin eta Roswell eta […] zeren. Osea, periodikuk leiduten ieuzen, baia honek, honek kanpotik… eta gero tabernan ba lagunekaz edo komentaten, horrek gauzak bere beti… esan gure dot, ez zan egoten umentzako gaiak dire honek edo hau edo beste. Eukitten genduzen gure ipuiñek eta bere bai.
-Bene: Dana zan ona.

14. Aitaren irakaspenak

  • Erref: SOP-002/016
  • Iraupena: 0:02:06. Hasi: 00:35:38. Bukatu: 00:37:44
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: <p>Sexuaren gaia tabua zen beraien etxean. Baina gainerako gauzak oso ondo azaltzen zizkien aitak. Benek gogoan du Panamako kanalaren istorioa aitak misto kaxekin kontatu zienekoa. Gauetan aritzen ziren kontu kontari, behar guztiak amaitu ostean.</p>

-Bitori: Amak, amak…
-Ana Mari: “Sexo” izen ezik…
-Bitori: Bai! Hori ez!
-Bene: Hori pekatu.
-Ana Mari: “Sexo” zan tabu.
-Bene: Amatzat batez bere. Aitantzat ez hainbeste igual, baia neskak giñen… eta amantzat, bueno!
-Bitori: Gure amantzat honek ya hemetik karraderan ibiltten zirenen bere, ba zeozer, ba hau edo beste, edo zozer edo pikarditxu edo […], bueno, bueno, bueno… hasten zan eta jakitten gendun, edo iseldu edo amak eskapa eitten ioskun beste nonora. Ya honek danak bueltaka hemen dabilzela e? Oseake…
-Bene: Aitak irakurri eitten ieun alde batetik eta gero bestetik gauzak zelan esplika. Nik geuza bat dekot argi-argi zelan esplika ioskun… “baia zelan izen lei ta /tte/! Itsoso bat gorau ta beste beherau badauz, kanala, Panamako kalana, eta zelan izen lei ta /tte/!” ba… oseake urek batetik bestera iruli barik pasate barkuk eta zeren. Misto kajakaz esplika. “Bittu, misto kaje, hau urez betatuten da, ur bat betatu danen besten parera heldu da ordun pasa bestera, hemengo konpuerte ixe, beste zabaldu. Eta gero… ezkondute, ni ya ezkondute, marino bateaz ezkondu nitzen eta Panama ez dot sekule pasa, baia Kiel bai, eta Kiel pasakeran zenbet akorda nitzen aitaaz, ze ondo esplika ioskun umetan misto kajakaz kanal bat. Osea, itsoso altuo bat eta bajuo bat zelan… Baltiko eta Ipar Itsoso zelan dauzen. Ez da Panamako bera… ezberdintasunik egongo baia kasureko bardin-bardin da. Harek desnibelak zelan bardinduten diren.
-Ana Mari: Eta gaue… hori izeten zan gaueko orduten e? beharra egoten zan, igual hamaikatararte edo hamaika terditterarte edo gortan in ber ziren, eta gero afaldu eta unekadatxu bet hemen aita jesarri ta /tte/ horrek danak esplikaten. Leiduten bere, honeri ta niri berak irekatsi ioskun. Ze ordun sei urterarte ez zan joten eskolara eta honeri ta niri berak irekatsi ioskun eta gero guk txikerrari.

15. Irakurtzen eta erdaraz eskolara orduko gurasoei esker

  • Erref: SOP-002/017
  • Iraupena: 0:03:26. Hasi: 00:37:44. Bukatu: 00:41:10
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: <p>Ume-umetatik irakurri dute etxean. Eskolara hasten zirenerako abantaila zuten, gainera erdara ikasteko balio izan zien. Amak eta aitak asko abesten zuten; tangoekin-eta erdara asko ikasi zuten eta horrek asko lagundu zien.</p>

-Bitori: Lau urte martin eitteko nengoala, Erregek ekarri kartille eta esan iotsen aiztari: “lau urte… seiñek lau urte itten dittunerako, leitzen ikisi badeu, ba hirureri propiñatxu”.
-Bene: Beti propiñatxu ta beti animo.
-Bitori: Antipedagogiko izengo da Señor Maestro…
-Bene: Baia itten ieun eta ez zan bapere txarto egon.
-Bitori: Primeran etorri jaten.
-Ana Mari: Baia… horregaittik leidu du txiki-txikitxuk izen garenetik, leidu eta… eta ganerakok eskolara joten hasten zirenerako, gu joten giñen ya ba…zozer aurreratute.
-Bitori: Bentaja handi bateaz. Leitzen… leiduten jakitten gendun eta ganera leiduten zana duzti erderaz zalez, erdera be bagenkian. Eta eskolara jon, eta gure edadeko asko eta gehienak ez ekien “si”… gure amak esaten ieun Elantxobetik etor zanen berak jakin eula esaten “si” eta “no”, baia ez noz esan ber diren. Klaro… ta gu eskolara joten giñenen asko etorten ziren Sopelako eskolara, eta erdera in ber.
-Ana Mari: Eta ez ekien.
-Bene: Gero erdera asko baitte ikisten gendun, eta euskera bere bai berdada ikisi duu amaaz ganera, ze in kontu guk mundu bi euki duzela, bat Sopelako eta beste amana. Ze gure ama elantxobetarra izen zan hil arte, nahiz eta hemen bizi ya beran bizitza gehiena. Eta… zera… aitak eta amak asko kantaten ieuden. Ordun radiorik eta bere ez egon, eta gortako itten, behiek jatzitten ezta? Eta tangok eta kupletak eta holau tipoko kantak. Eta zuk dakizu tangokaz zenbet erdera ikisten dan? gero nagositten konturatu, guk aitaaz ta amaaz zenbet erderaz, alde batetik leidu eitten ioskuleko eta bestetik kantak eta bere zenbet irekasten ioskuen.
-Bitori: Eta geuk bere leidu eta horrek gero suposaten ioskun eskolan bere bentaja handi.
-Bene: Eskolan bere bentaje eukitten gendun, bai.
-Bitori: Ez da denpora handirik, ni baiño lau-bost urte zaharrau dan andra batek, peskaderin […] sartu jatan, “Bitoria!” eta ez dakit zer ta zera ta, “¿Sois muy amigas no?” esan ioskun panaderuk ta “desde la escuela”, […] eta zeren. “Si” esan ieun berak, “pero esta era de las listas y yo de las tontas” eta “¿eso es verdad?” zerekok, peskaderikok, ta esan dotset /esotset/ “No exactamente” esan notson , “No exactamente. No voy a decir que es mentira, que ha mentido Miren, pero no exactamente.” Esan notsen, ontxe hemen nonor badator ta ingeles preguntaten badosku, bi ta /te/ bi zenbet dire?
-Bene: Ez dakigu.
-Bitori: Zuek badakizue erantzuten? Nik ez. Lelengo ez neuke ulertuko zer pregunta deuden eta bigarrena, ez dakit esaten. Zer da? Tontak garela ala ingeles ez dakigule? Eta horixe pasaten [jakien honeri].
-Bene: Eta neska horreri hori pasetan akien. Erderarik ez ekien eta euskera […]
-Bitori: Bai, baia… “pero yo luego también…”, no, baia enpeñaten ziren, enpeñaten ziren maistrok. Liburu aurren imiñi eta leiduizu, eta ezin ieuden harek ezer bere ulertu. Ezin ieuden, ezin ieuden ze ez ekien, oseake… hori, ta ganera hori konplejo eta hori zera [lotutzen jaken] ba betireko ze badiñot, ontxe harek bere hirurogeta hamar urtetik hainbet gora eukiko dittuz, ze neuk bere gehiau dekodaz, eta ez da denpora handirik horixe. “Pero esta era de las listas y yo de las tontas.” “De las tontas” be ez ieun esan, “de las burras” esan ieun ganera.
-Bene: Andra bizkorra beran bizimodun.

16. Gerraosteko eskola

  • Erref: SOP-002/018
  • Iraupena: 0:05:00. Hasi: 00:41:10. Bukatu: 00:46:10
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » 0805 Euskara eta politika
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena: <p>Eskolara eta mojen kolejiora joateko aukera izan zuten. Bene eta Bitoria gerraostean joan ziren eta <em>Cara al Sol</em> eta beste abesti espainiar asko abestu behar izaten zituzten bandera altxatzerakoan. Euskaraz ez zuten berbarik ere egiten bertan. Neskak neskekin egoten ziren. Sei eta 14 urte bitarteko umeak elkarregaz egoten ziren nahastuta; hala ere, ondo ikasi zuten. Askotan erdarazko berba asko buruz ikasten zuten esangura ezagutu barik.</p>

-Bene: Gure eskole. Ana Mari gitxitxu jon ei zan, oso gitxi. Eta ni apur bet gehiau, Bitoria gehitxuau igual. Eta gero beste txikerrak ostabere berez, baia dana dala, niri bere sei urteaz edo hasiko nitzen joten, ez naz akordaten noz hasi nitzen eta gero hamaikaaz ya kolejiora, moja kolejiora jon nitzen. Baia, eskole, zelau eskole geunkan? Ni eskolara hasi nintzenen, mille bederatzirehun eta berrogeta batgarren urte zan, justo-justo gerre akaba eta munduko miseri duztik, miseri fisiko duztik, eta gogortasun politiko duztik euki genduzen. Ordun… ba, kantak, ba hori “Cara al Sol”, “el himno nacional que no tenía letra”, kontxo! guk kantaten gendun ba “Viva España, alzad los brazos hijos y hermanos”, eta bueno, eta raroau, raroau itten datena, eta raroau itten datena, “Por Dios, por la Patría y el Rey, lucharon nuestros padres” monarkiku bere kantaten gendun.
-Bitori: Baia erreketak bere eurekaz egon ziren.
-Bene: Bai, erreketak bere lagunek ziren ta, baia hori bere kantaten gendun.
-Ana Mari: Eta “de Isabel y Fernando” ta horrek gauzak.
-Bene: Bai, bai, bueno. Ordun, kanta españolak, “izar la bandera, izar la bandera”, “izar la bandera” esaten zan ta holan dakit, euskera badakit zelan esaten dan baia bardin da, hori erdera zan. Hori eta kanta. Goizen sartukeran, urtekeran, arratsalden sartukeran eta urtekeran, beti kantaten genduzen eta horrek danak primeran, ontxe bere oso-osorik dakiguz guk. Hori alde batetik. Gero, euskera berba bat berez.
-Bitori: Neskak neskakaz, mutillek mutillekaz.
-Bene: Matrikulak? kalkulata, kalkulata, zenbet dan… neure sasoikok, ba esan deigun, urte pare bat gehiaukok eta gero ya handitxoau ein nitzenen urte bi edo hiru txikerraukok bere, hor egon behar euden.
-Bitori: Sei urtetik hamalaure danak batera.
-Bene: Kalkula in dot nik. Ze ganera, oso inportante da, gero maisutzan behar in dogunentzat /dunentzat/, danak behar asko… dana behar asko iruditzen jakunen, berrogeta hamar-hirurogeiko matrikule beti. Sei urtetik eta hamalauko. Unitaria. Sei urtetik eta hamalaura, danak batera. Eta iñoz pregunta deuste: “Eta zein zan metodologia?”, “El que sabe, enseñar al que no sabe”, hori zan metodología, ez egon besterik. Ordun, ni akordaten naz, ba, tablak ez ekizen neu baiño lau edo bost urte neska zaharrauri irakasten zelan ibiltten nitzen. Ordun, ba, gu aputxu bet etzen… aputxu bet hobetoa ibiltte gengozanak eta arintxoau ikisi ta beste batzuri. Ikisi ber ziren gauzak, ortografia ona igual ez. Baia nagosik kantaten eudezen “cuenta España, cincuenta provincias compuestas de…” halan emoten ziren lekziñok, oso-osorik ontxe bere. Eta “los hombres primitivos se vestían de piel, vivían en cuevas, se vestían de pieles, se alumbraban con antorchas” eta ez genkin ez “primitivo”, ez “antorcha” zer dan ez genkin. Baia buruz harek nagosik esaten ieuden eta nik ikisi. Eta, gero, gero handik ikeran eta zeren, eta “antorcha”, ene! “antorcha” zuzi da. Zuzi. Ba nik jente zuzitan ezetu dot Sopelan.
-Bitori: Sopelan. Hemen landetatik, bidetatik.
-Bene: Jente zuzitan. Zuk badakixu zuzitan ibiltte zer dan? Bai, bai, bai. Ba zuzitan. Hemen, hor aurreko etzen, Artadin, aurreko baserri-etzen bizi zan Patxo gazte, Patxo Etxegarai, eta hemendik kilometro bitara edo dau Zabaletxe eta Zabaletxe ya Barrike da. Eta Zabaletxen bizi zan Patxo zaharra, aitte. Ta Patxo zaharra etorten zan sarri-sarri-sarri semenera, ba ilunde pasaten edo dana dala, eta gaue illune zanen Patxo zuzitan joten zan beran etzera. Hiru galtzu txorta […], bi besapen eta bat biztute, ta pasaten zan. Baia hori gero nagositten konturatu, ze “se alumbraban con antorchas, si pero… si no sabíamos lo que era antorcha”, hori zan. Eta haulan, eskole holan. Hori “en cuanto a metodología…”. Harek maistrak, ni akordaten naz, gure maistre, ni osten ibil naz beharren ta lotu bere ez zara itten bateri bestera eta normalen, eta gure maistre pielezko beran txaketoi holau… pentseu eiken haginke in dotsola txakurren batek, lumak janta eukozan txaketoi zahar bat. Ha imintte ganetik, erriojane zan bera, eta hemen behean… Doña Efi, Doña Efijenia Pascual, hemen behean bate eukitten ieunen, oiñetan imitte, ni nazen hotzak hilleaz, orain lastime emoten deust, hor amarrata bate hantxe beran… eta geldi han, tariman ganen, eta gu han.

17. Eskola beraiek garbitzen zuten

  • Erref: SOP-002/019
  • Iraupena: 0:01:15. Hasi: 00:46:10. Bukatu: 00:47:25
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena: <p>Eskola beraiek garbitzen zuten etxetik eramandako materialarekin. Goitik behera garbitzen zuten ikasturte guztian zehar pare bat aldiz.</p>

-Bene: Garbittu geuk baiño ez gindun itten, ez zan garbittuten. Orain egunen-egunen garbittuten dire eskolak. Zera… lantzen behiñen goizen eguzki ederra ikusten baieun, esaten ieun “bueno” erderaz esaten ieun baia “arratsalden ekarri estropatxuk eta lejia eta guzak eta ba… eskole garbittu behar duu eta”. Ba bueno, danon arten pupitre duztik kanpora atara, batzuk han lejiaz ta harek tinta txorretoiak egoten ziren, ze tinte… tinteruk bertan ganen eta batzuk han kanpon garbittu…
-Bitori: Halau zertxu baten…
-Bene: Ta han inkete tinteruk. Eta klaro, golpekaz eta zeren ta tinte jeusitte, txorrostada itzelak eukitten ieudezen mahaien. Batzuk lejiaz eta hareri… harek garbittuten kanpon ta beste batzuk barrun eskobatu, buf! Hautsez ataten zan, hillebetetan garbittu bako eskole, eta garbittu eta beste batzuk behea harena, estrapetxukez eta lejiaz ta. Eta barru garbittute egoten zanen, mahaiek siketute kanpon, dana atzera be imiñi ta…
-Ana Mari: Fregoneaz ez e? belauniko.
-Bene: Ez, ez, ez, belaunikotute. Baia neska asko izeten giñenez, ba danon arten itten gendun. Hori, kurso duztien birritten edo ingo zan.
-Bitori: Ostantzen, lantzen zapatu baten, eskobatu edo…
-Bene: Kaka duzti han, ha kaka duzti han. Hori bat.

18. Eskolan komun eta berogailu barik

  • Erref: SOP-002/020
  • Iraupena: 0:02:26. Hasi: 00:47:25. Bukatu: 00:49:51
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
  • Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » 010301 Argindarra eta ura

Laburpena: <p>Eskolan hiru komun zeuden: bat maistrarentzat eta beste biak beraientzat; baina ataskatuta egoten zirenez, kanpora joaten ziren eginbeharrak egitera. Berogailu bat bazegoen, baina sekula ez zuten piztuta ikusi. Leihoei kristal erdiak falta zitzaizkien. Maistra ere oso gogorra zen beraiekin eta jotzeko palua beti izaten zuen prest.</p>

-Bene: kumunek egon baegozan.
-Bitori: Bi egozan bai.
-Bene: Hiru egozan. Bat maistrek giltzeaz, berak erabiltten ieune ta beste bi ixitte, hiru egozan. Roperu, erruperu eta hiru kumun. Baia kumun bi ixitte, ze ataskata egoten ziren. Ordun, geure zereiñek eitten nora? Zipiriñeko landara, orain eskole, egon zara ezta? Orain eskole dauen lekun baso zan, baso. Oseake lantzar zatiek eta holan, sasi moltzok, sasi moltzok, harek sasi atzetxuk egon behar euden… joteko modun. Ze ha zan… gure kumunek harek ziren, euri itten baeun bere bai. Guk ez geunkon…
-Ana Mari: Neskanak eta mutillenak. Kumunek harek.
-Bene: Pentsaixue…
-Ana Mari: Sasi moltzok.
-Bene: Neskak, ba…berrogeta hamarretik hirurogeire mutillek beste horrenbeste, edade duztittekok. Berazko eukin nahi estu egon, bardin zan. Zipiriñekoa… basora, geure zeriñek itten, eta ez paper zati bet garbittuteko, ez urik…
-Bitori: Bueno, baia etzen bere paper… paperik, periodiku… guren periodiku leitzen zan. Baia hori sarri komenta du, hemen gure ingeruko etzetan ez zan periodikurik leitzen. Ordun…
-Bene: Bueno, baia dana dala. Zelau eskole…
-Bitori: Guren periodiku, ez baia periodiku leitzen zalako, ordun…
-Ana Mari: Halan, zatitxuk zatitxuk intte ta…
-Bene: Estufa bat egon itten zan eskolan, baia nik eguno, ibil nitzen urtetan eguno ez neun biztute ikusi, holau estufa biribil bet. Ordun estufarik… baia ez zan hori txarrena, bentanari, holau kristel txikitxuk…
-Bitori: Bentana ederrak e? halauxe bentanalak, ederrak!
-Bene: Baia kristelan erdik falta jakezen. Han egon ber eun haixe…
-Bitori: Bentanalak holan… baia kristel txiki… txikerrak. Ez holau kristel osokaz, kristel txikerrakaz.
-Bene: Nik dekodan memori da eskola lohie, hotza, garrotade, paluk bai, hiru edo lau palu eukitten ieuzen maistrek mahai ganen. Batzuk akaba, apurtu ordureko nonok… alkahuetaren batek ekarten ieuzen ordek eta. Eta paluk, eta palukada itzelak, neuk ez neun asko hartu. Baia sano joten eun, sano joten eun.
-Bitori: Nik behin dekot… behin baia koletibo izen zalako. Ta olgaten jon giñen errekreon eta ahaztu ein jakun… kanpai torren entzuten gendun ordu baia, entzun ez edo entzun gure ez edo ez dakit zer pasa zan, baia belu aillega giñen bueltan eta koletibo danak ta taka-taka-taka. Orduntxe baiño ez.

19. Gerra aurreko eskola hobea

  • Erref: SOP-002/021
  • Iraupena: 0:02:04. Hasi: 00:49:51. Bukatu: 00:51:55
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena: <p>Beraien aurrekoek eskola hobea ezagutu zuten: maistra ez hain gogorra, berogailuagaz... Gerra egon zen tartean, eta baliteke hori izatea arrazoia. Benek berari maistrak behin jo zuela du akorduan.</p>

-Bitoria: Gauza bat, gauza bat bai esango dot. Gu baiño lelau ibil zirenak, honek Mari eta honek…
-Bene: Esaten euden eskola ona zala.
-Bitori: Eskola hobe.
-Bene: Eta maistra bera.
-Bitori: Osea maistre, maistre, beran maistre euki gendun, maistre hobe. Liburu, gure… guk eukitten genduzen, ze guk eukitten genduzen “libros de lectura” bi: “Vidas de Santos” eta “nose que españoles, Mola, Moscardó, Franco, Jose Antonio, etcétera, etcétera”.
-Bene: Politike eta erlijiño.
-Bitori: Bata, eta beste zeren.
-Elkarrizketatzailea: Jose Antonio Primo de Rivera?
-Bitori: Primo de Rivera. Klaro, klaro. Noz bestela? Eta zeren, eta bueno, “Guzmán el Bueno” eta horrek.
-Bene: Ejenplarak. Españolak.
-Bitori: Oseake, “Vidas de Santos y Grandes Españoles” edo zan beste. Horrek liburu biek eukitten genduzen irakurtzeko klasen. Baia gure arten ibillinekok, kontaten ieuzen ez dakit zelau liburu ta ez dakit zelau liburu ta ez dakit zer. Estufe biztuten zala negun, maistre zala hobe, osea… tratableaua. Eta maistre bera zan eta eskole bera zan, baia gerre egoan hor tarten eta amigo…
-Bene: Eta hor bittarten gerre dau eta hor maistre gogortu itten da, nik uste dot… oseake, ze konparaziño ona ziren geure auzoko neskak aizta modun […] eta kontata. Eurekaz eskole dezenteau zala eta zeaittik maistre bardiñe ta eskola bardiñe hain diferente? Alde batetik, fisiko, fisikoki ez berorik ez garbitasunik, ez ezer. Eta gero, nik uste dot maistro-maistrak eurek zirela bildur handi. Hori dala eta, nik garrotadarik handienak, bueno ba nonori… niri behin jo eusten eta izen zan errekreo ordun Zipiriñekoa… kuike, ezkutatzera ibilli, kuike, eta jon… jon ezkutatzen eta ba, atzera sartu ziren… “aiko, ez dator ba, ez datoz… ta ibilli iñor bille” ta noz edo noz “jon ber dot ba”, banoa eskolara ta danok barrun aspaldittik. Ta jo eusten ba… atzeratu nintzelako, horrexegaittik behin, ez dekot beste memoririk, baia asko joten eun.

20. Euskarazko izenak izatearren maistrak gogor egin

  • Erref: SOP-002/022
  • Iraupena: 0:04:25. Hasi: 00:51:55. Bukatu: 00:56:20
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » 0806 Politika eta Franco
  • Politika » 0805 Euskara eta politika

Laburpena: <p>Maite eta I&ntilde;ese izeneko bi neska oso txarto tratatzen zituen maistrak beraien izenengatik, izen euskalduna izateagatik hain zuzen ere. Nere izeneko bati "Mia" esaten zion. Beraien etxekoek ez zuten horrelako arazorik izan.</p>

-Bene: Gauzak jakin ez ittearren eta ezin jakin harek neskak, ze ez ekien erderarik bere. Eta beste bat, eta hori zan gogorrau, biri batez bere, neska biri batez bere, Iñes Erkorekari eta Maite Landari joten eutsen gogor. Neska asko egon zan Errepublika sasoien jaionekok eta geittuten ziren ba Edurne, Miren edo Garbiñe ta holan. Eta horrek, Maite ta Iñese, ba abertzale etzetakok, Maite ganera herriko medikun… osea, herriko medikun alabe, Maite. Eta […] eta liste pasaten ieun egunen-egunen edo, sarri pasaten ieun eta ba… “Petra Benedicta Markaida” “Servidora de usted” edo… “Miren Belen Arana” “Servidora de usted” eta listo, holan erantzuten.
-Bitori: Miren Belen ez, Maria Belen esaten ieun. Bai, Miren Belen zan.
-Bene: Bai Maria Belen. Miren Belen zan, baia Maria Belen, bai. Erdera dana: Maria Karmen, “Maria Karmen Saitua”. “Servidora de usted”, geure lehengusiña bat. Ordun ez egon arazorik, baia allegaten zan “Ignacia Erkoreka”, eta geuk ikusi Iñese eta adittu Iñeseri baia… “Ignacia Erkoreka”, bardin-bardin, “Amada Landa”, eta bertan neskak. Jon… “¡contéstame!” eta “yo no me llamo así, yo no me llamo así”. Eta gero osten, Iñeseaz edo dot sekule berbarik ein horretaz, baia Maite Landaaz bai. Ontxe bere lantzen behiñen ha ikusten duu-ta. Eta “Maite, ¿cómo os pegabais?” “es que aita nos decía que si no nos llama por nuestro nombre no contestemos”.
-Elkarrizketatzailea: Gogorra ez?
-Bene: Eta aizta bat euki eun zaharrau. Nik hori ez neun eskolan ezetu, ya kolejiora jonta egoan. Nere. Eta hareri “Mia” esaten ei otson. “Mia Landa”. Nerea. Zuk bakixu? Mia zara e? Ba “Mia” esaten ei otson. Guk hor, ia, hainbet bentaja euki genduzen. Eskola zantar horretan, hainbat bentaja: bat, izenik ez geunkon euskera. Honek ama besotakona, nik amamana, honek ixekona… eta [ineko] ixekona, eta holan ezta? Ordun, edo erdera edo latiñe edo eukitten gendun izena, ordun ez egon arazorik. Petra Benedicta Markaida neu baiño ez nintzen, argi egoan. Baia Ignacia Erkoreka ez zan iñor bere, ze harek neskarek beran buru ez eukon…
(Bitoriaren gizona sartzen da.)
-Bene: Ba haulan. Ordun, neska hareri zenbet garrotada hori dala ta. Ordun, alde batetik leiduten ikisitte jon. Oseake,gu giñen ba hori… itsun herrin ba… begibakarrak giñen gu. Beste alde batetik, izenakaz ez genkon… ze ni izengo nintzen… beste burugogor bat izengo nintzen ni. Ez geunkon
(Bitoriaren gizona agurtzera dator)
-Bene: Eta alde… alde horrek danak euki genduzen ba…

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia