Sopela (Bizkaia)

Emakumez betetako etxea

Emakumez betetako etxea <p>Bost ahizpa izan ziren, baina bat umetan hil zen. Auzoko neska bat ere beraien etxean bizi zen; beraz etxe bete emakume ziren. Hala ere, gurasoek argi izan zuten ez zituztela desbedin tratauko. Kolejioetan ikasteko aukera izan zuten. Bitoria baserrian geratu zen bizitzen eta hortik atera du bizimodua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost ahizpa izan ziren, baina bat umetan hil zen. Auzoko neska bat ere beraien etxean bizi zen; beraz etxe bete emakume ziren. Hala ere, gurasoek argi izan zuten ez zituztela desbedin tratauko. Kolejioetan ikasteko aukera izan zuten. Bitoria baserrian geratu zen bizitzen eta hortik atera du bizimodua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ana Mari: Bost aizta ixen gara. Bat hil jakun orain bost urte pasau.
-Bitori: neba bat.
-Bene: nebatxu bet euki genun baia jaioparri hil zan ta ez genun ezetu. Gure bittarteko, nire osteko ixen zan. Mutiltxu bakarra.
-Elkarrizketatzailea: Ta bost aizta. Zuen aitte zoratuko zan horrenbeste andrakaz.
-Ana Mari: Eta ganera ama eta neska bat.
-Bene: neska bat, auzoko neska bat bixi zan geuren etzen. Pasa dan urtiez hil da.
-Ana Mari: […] eta hemen lotu zan. Eta zazpi, zazpi andragaz bixi zan gure aita.
-Bene: Zazpi andragaz. Eta hemen baserrittarrak eta ene Jesus… zuk dekozu desgrasie hainbeste andra ta zera… ni, ni, arena dekot nik han dana neure mimok eitten ta ez dakit zer ta. Halau zan bera, umore oneko, eta berak alde onetik beti botaten ei eun geuze, beti. Egundo ez geuntsen damutasunik entzun neskak ixen arren.
-Ana Mari: Gazte-gazte hil zan. Gazte-gazte, berrogeta zortzi urteaz hil zan.
-Bene: Akaburengo aiztetxu jaioteko zanean, gu ya andrak giñen, gu biok, hau gaztetxuau. Eta… ai, mutiltxu bet eta mutiltxu bet eta… ez eskatu mutiltxurik laztana, ze suerte txarra deku mutiltxukez. Ze badirudi amak bittartean galdu ei euen bat bere mutiltxu ixen zala. Ordun, ba… mutiltxukez suerte txarra deku eta ez eskatu mutiltxurik. Datorrela ondo ta neskatu ixen zan ta, bosgarren neske ixen zan.
-Ana Mari: bosgarrena be neskatxu.
-Bene: Baia halau zan bera. Bera konforme andra duztikez. Taberna bat imingo deule esaten ei eun. Taberna bat imin ber dot, ze nik hemen dekodan plantelaz, esito baia ziur eukiko neuke, esaten ei eun aitak.
-Bitori: Bai, eta ganera, gautxorik giñalako, beralau. Gautxorik giñen, gu… gauez ez gendun eukitten prisarik oiherako ta holan. Eta ordun, beti esaten, zuokaz, tabernan gauen han alegreau ibilko zinttekez danak eta zeren, ta danak…
-Bene: Taberna bat imin behar dot, esaten ei eun beti bromaz. Dana dala, gauza bat euki eun argi, eta ixen zan neskak ixen arren mutillen mondun bizitzarako prepara behar garela. Hori argi euki eun. Amaaz igual etxekoau edo etxeko beharrak, eta hemen beharrak nahie egoan eta eingo gendun. Baia aitak argi eukan eta hori zala ta ba bueno ba… eskolatik aparte kolegiotara ta batxillerrak ta gauzak eta eitteko…
-Bitori: Ez mediku baten begire egon, in mediku behar bada esaten eun.
-Bene: Bai, oseake beti… neskak ixen arren bere ba… sasoi haretan e? gitxik pentsaten… oso aurreratu zan beran sasoirako.
-Elkarrizketatzailea: Bai, ze andrak etxerako hazten ziren ez?
-Bene: Bai, eta baserrin ganera behar asko egoten zan lez […]
-Ana Mari: Gu etxerako eta kanporako. Estudiaten eta etxerako. Baserrin bere gogor.
-Bitori: Bueno ni neu gero bere baserrin lotu nitzen. Baserrin jubila arte. Pentsiño bere nik baserrikoa jubilada modun dekot. Eskasa. Bide batez esanda.
-Elkarrizketatzailea: Bizitteko beste.
-Bitori: Bueno, bueno…
-Ana Mari: Gixona deko ganera. Gu biok alargunek gara.
-Bitori: Bueno, baia nik esaten dot ba… agure bat goberna behar dot ondo bixi gure badot. Ze neureaz ez leitteke askorako allegako.
-Ana Mari: ez.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia