Lutxi Larrondo Legarreta
Sopela (Bizkaia) (1936)
Biografia
Sopelako Zabale baserrian jaio zen 1936. utean. Aita bertakoa zuen eta ama uritik Areetara alabatzat hartutakoa. Bost urterekin eskolara joan nahi izan zuen bere ahizpa nagusiak bezala, baina ez ziotenez utzi, hurrengo urtean joan behar izan zen. Lau alaben artean gazteena izan zen eta ahizpa nagusiek ez bezala, irakurtzeko zaletasun handia izan zuen. Horretaz gain, oso jostun ona zela konturatu zen eskolan eta 17 urterekin, Bilboko Veritas dendan lanean hasi zen. Bertan, bere lana umeen neurriak hartu eta enkargu moduan, etxean josi eta berriro ere dendara eramatea zen. Kontatu zigunaren arabera, Espainiako erregeek bere seme Feliperentzako enkargatu zuten jantzia berak diseinatu eta josi zuen. Honen inguruko kontu asko esan zizkigun, baita ugazaba-andrearekin zituen tira-birak ere. Bertara lanera etorritako erdaldun batekin ezkondu zen eta Sopelako pisu batera bizitzen joan ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SOP-013 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez | ||
SOP-014 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?