Segura (Gipuzkoa)

Segurako mandatariak

Segurako mandatariak Lehen baziren mandatariak, Donostiara joaten zirenak. Enkarguak hartu eta bete egiten zituzten. Mandatariak nola ibiltzen ziren azaltzen du.
Lehen baziren mandatariak, Donostiara joaten zirenak. Enkarguak hartu eta bete egiten zituzten. Mandatariak nola ibiltzen ziren azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errekadistak bazeren?
- E?
- Errekadistak.
- Bai, errekadistak bazeren, bai. Donostia juten zien rekadistak. Asten behin edo bi aldiz juten zien.
- Ta zein zan beraien lana?
- Hartu ta Donostia eraman enkarguk, eta handik ekarri enkarguk. Ta gero partitzen zittuen beheran, taberna bat zeon ta han partitzen zittuen.
- Ta ze enkargu mota zian? Pertsonenak, familikonak edo...
- Bai, bai, bai, bai, esateko nik ez dakit ba, hemen lana zaukenak, zapaterik eta horik, ba, narrue igual ekartzen zuen. Nik gure aitte zanai aitzen nion, zeak... pintura potek-eta ekartzen zittuen ta... Beak juteik ez ta... bai. Ta beste edozein enkargu eramaten zizuen.
- Ta ze jungo zian hoiek trenen o?
- Trenen, trenen, trenen juten zien bai.
- Gaztek izaten zien, edo?
- Amonak´e bai, amonak´e bai. Ordun autobusek-eta hasita zeuden eta. Lehenao, berriz, ba, karrotan, lehen karrotan juten zien, karrotan. Ta horik juten zien trenen. Enkargu pila ona ekartzen zuen, ene...!
- Kargauta etorriko zien.
- Kargauta. Gero karroa zeuken eta karron [etortzen zien]. Ta Donostitik estazioa´re karron.[Nunbaitetik...] enkarguk hartuta karron. Rekadistak. Gero rekadistak hasi zien kotxetan´e bai. Hemen kotxetan... baiño Beasain ta horiitan bai rekadistak. Oain´e ez dakit... igual egongo die batzuk.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia