Herrien ezizenak eta haien jatorria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: SEG-014/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Gaitzizenak
Transkripzioa
- Ta esaera zaharrik eta gogoratzen al dezu?
- Bai, esaera zaharrak... "Zuhurren poltsek bi zulo" eta... bueno, eon... Oain ez do... Honek ez dauke oain bere zearik, baiño gure garaien "Aste eder, jai kakatsu" esaten zan; asten dotore janzten zana jaien "no lucía". Aste eder, jai kakatsu.
- Beittu... Ta bazeon ba... badao ba "Seguran ta Zegaman..." ez, "Ataunen ta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eaman".
- "Gauez eaman". Ta oain, beiz, enkanbio, esaten due "egunez ikusi ta seittun eaman" esaten due. Baiño holakok badie, bai, bai.
- Segurak ez zeuken holakoik?
- Bueno, Segurak... eukiko zon [...] igual. Hemen gero gaitzizenak dare: Seguran zopajalek.
- Zopajalek?
- Bai. Zegaman belak, Zeraiñen xaguk, Mutillon txerrigorrik, zean azak, Ordizin, Beasaiñen barak. Hori ze... [noizdik] datorren-ta ez dakit, baiño herri gehien-gehienak [dauzke hoik]. Txintxarrik, pikuk Legorretan, txintxarrik Alegrin, otsok... otsok nun die? Otsok Ataunen uste det diela. Hori nundik datorren ez dakit, baiño horik´e gaitzitzenak die, zeak zeuzkenak, herri bakoitzek zeuzkenak.
- Eta hemengok ze fama zeneukaten segurarrak?
- Bueno, esaten dute Seguran, e... zopajalek. Hemen zopea esaten da jatekoa, baiño ez do izan behar hori. Emen zan hemen garai baten maizter asko eta errentero asko etortzen zala honea dirue pagatzea ta hola. Hemen jokatzailek ikaragarri egon behar zuen, trebek o tranposok, ta jokun uste det dirue hemen kanpoko jendei kentzen ziela ta, ordun, ba, zopajalek. Zopea esaten zaio zuk zepo baten jana, benenoa, jartzen badezu, "zopea" esaten da. Juizio baten irabazten bazu, ohitturea da "ba, zopa earra jan ziok!". Jokun´e bai. Zuk irabazten diozu joku bat eta "a, zopea jan ziok". Ta, ordun, hortik datorrela. Oain, beste hok, xaguk eta otsok eta... ez dakit.
- Auskalo. Baiña zopajalenak badauke bere...
- Bai, bai, hola da [arrazoia]. Hemen zopea esaten da "la sopa", jaten dana, baiño ez det uste... Bueno.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!